Aurreko hilabetean, Irizar enpresa gipuzkoarrak Donostiako autobus flotara guztiz elektrikoa den lehenengo autobusa entegatu du.
Txalotzen dugu…
Irizar eta Donostia txalotzen ditugu, pausu hau ematearren.
Autobus honek behar duen energia elektrikoa non eta nola sortzen den ez dakigu arren, txalotzen dugu CO2 -a zuzenean ez sortzea.
Txalotzen dugu ere autobus hau gure lurraldean egin izana. Bertoko kontsumoa eta produkzioa, beste neurri batzuren artean, ezinbestekoak dira krisialditik irtetzeko eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa lortzeko.
Animatu nahi dugu…
Gogorarazi nahi dugu Euskal Herrian urteko faktura energetikoa 9.000 milioi eurokoa dela (ia hiru aldiz osasungintzan gastatzen dena), eta kontsumitzen dugun energiaren %92-a inportatu egiten dugu. Hau da, urtero 9.000 milioi euroren %92-a Euskal Herritik kanpora joaten zaizkigu, hain zuzen, Euskal Herrian gutxi ekoizten dugulako (ikusi gure txostena http://bit.ly/equoG_guia, 11.orrialdean)
Ibilgailua berton egitea aurrerapauso handia da. Orain, energia elektrikoa ere modu lokalean ekoiztera animatu nahi dugu, ekonomia aldetik hobe delako (2.700 euro baino gehiago Euskal Herriko biztanle bakoitzeko geldituko zirelako gure lurraldean) eta baita subirautza energetikoagatik.
Bestalde, ondo dago ibilgailu elektrikoak egitea, baina hauek behar duten elektrizitatea “usadiozko” jatorrietatik badator (nuklearra, gasa edo ikatzatik), guzti honek ez du ezertarako balio. Ibilgailu elektrikoak erabiltzeko politikak indartzearekin batera, bertako energia berriztagarriak bultzatu behar dira.
Beraz, zalantzan jartzen dugu…
Ibilgailu elektrikoak sortzeak, ekoizteak eta lokalki erabiltzeak dituen onuretatik haratago, azalpenak eskatzen dizkiegu erakunde erabakitzaileei (udalari, garraio konpainiari…) azken urteetan garraio mailan erabili dituzten politikengatik.
Ez dugu aurkitu Gipuzkoa eta Donostiako garraioaren arazoari buruzko ikerketa orokorrarik, garraio osatua, malgua eta herritarren edota langileen beharretara egokitua proposatzen duenekorik (horrelakorik baldin badago, eskertuko genizueke erakustea edo herritarrengana zabaltzea).