EQUO Euskadik Pasaiako kanpoko portua behin betikoz gelditzea eskatzen du

monte-jaizkibel_1628431

Pasaiako Portuko Agintaritzak aurreko astean ohartarazi zuen kanpoko portuaren egitasmoa gelditu egingo duela egoera ekonomikoa hobeagoa izan arte. EQUOren ustez, kanpoko kaia eraikitzeak Euskadin ekologiari inoiz egin zaion kalterik handiena izango luke, eta  ez dagoela inola ere justifikaziorik egiteko.

Bere ingurumenaren gaineko eragina guztiz onartezina da, ama lurra maite duen gizartearentzako, Jaizkibeleko itsas-lurreko zerrendaren ikuspegia bezelakorik ez baitago ezer munduan. Ildo horretan gaur egun Portu Agintaritzaren presidentea den Ricardo Peñak (EAJ-PNV) aditzera eman du egitasmoa berrartzeko aukera badagoela etorkizunean Jaizkibeleko itsas zonaldeak babes berezirik lortu ezean. EQUO Euskadik Ricardo Peñari eta administrazio eskudunei gogorarazi nahi die egungo ingurumenari buruzko legeria ugaria, anitza eta nahikoa dela Jaizkibeleko itsasertza babestu ahal izateko, presiopean ez balego edota komenentziako irakurketarik egingo ez balute. Alderdi ekologistak jakinarazi du adi egongo dela proiektu zentzugabe hori berpiztu ez dadin, jakinda horretarako borrokatu behar izango duela interes ekonomikoen eta sentsibilitaterik gabeko politikoen aurka, hazkunde ekonomiko lortezinaren truke natura-ondarea suntsitzeko beti prest daudenak. Proiektu honen behin betiko gelditzea gertatu ezean, EQUOk pertsona guztiekin eta eparru natural honen zaintzarekin konprometituak dauden eragile guztiekin lan egingo du, “Jaizkibel Bizirik” plataforma bezala. Aldi berean EQUOk gaitzesten du PSEren politika berdeekiko jarrera ulergaitza: alde batetik “fracking”-ari uko egiten dioelako eta, bestetik, Jaizkibeleko azpiegitura bultzatzen duelako, jakinda azpiegitura honen helburua “fracking”-aren gasa gordetzera zuzendua dagoela.