EQUOk salatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak inguru naturalen babesarekiko duen axolagabekeria.
EQUOk salatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak axolagabekeriaz jokatzen duela lurraldeko natura-guneetako zaintze-lanetan eta sustapenean duen ardura, bai Jaizkibeleko zonaldean, bai Aitzkorri-Aratz Parke Naturalean, baita babestutako hainbeste toki batzuetan ere. Jaizkibeleko zonaldean bere egunean markatutako eta katalogaturiko bideak zaindu gabe ageri dira, txangozale batzuk galtzea ere ekarri duelarik. Beste parke batzuetan arazo bera agertzen da. Aitzkorri-Aratz Parke Naturalari dagokionez, esan beharra dago inguruko errepideetan ez dagoela parkearen kokapenaren berri ematen duen seinalerik. EQUOk gogorarazten du Gipuzkoako natur-gune babestuetan mantenimendu- eta hobekuntza-lan ugari daudela. Plangintza egokia izatekotan, lanpostu berde dexente sor daitzeke eremu honetan. Gainera, alderdi ekologistak natura-gune babestuen sarea handitzea beharrezkoa eta desiragarria ikusten du. Parkeen zaintzaz arduratzen diren Parketxeei dagokionez, EQUOk kopuruaren eta kalitatearen hedapena eskatzen du, horien baliabide propioak handituz, interpretazio-zentru gisa bilakatzeko eta berezitasun geologikoak, naturalak, sozialak eta kulturalak ezagutzera eman ahal izateko. Azkenik EQUOk proposatzen du inguru naturaletan dauden trashumantziako ibilbide txikiak aintzat hartzea eta baloratzea, ikusita ibilbide hauek gure arbasoek utzi dizkiguten aberastasun