EQUO Euskadik Pasaiako kanpoko portua behin betikoz gelditzea eskatzen du

Pasaiako Portuko Agintaritzak aurreko astean ohartarazi zuen kanpoko portuaren egitasmoa gelditu egingo duela egoera ekonomikoa hobeagoa izan arte.
EQUOren ustez, kanpoko kaia eraikitzeak Euskadin ekologiari inoiz egin zaion kalterik handiena izango luke, eta ez dagoela inola ere justifikaziorik egiteko. Bere ingurumenaren gaineko eragina guztiz onartezina da, ama lurra maite duen gizartearentzako, Jaizkibeleko itsas-lurreko zerrendaren ikuspegia bezelakorik ez baitago ezer munduan.

Ildo horretan gaur egun Portu Agintaritzaren presidentea den Ricardo Peñak (EAJ-PNV) aditzera eman du egitasmoa berrartzeko aukera badagoela etorkizunean Jaizkibeleko itsas zonaldeak babes berezirik lortu ezean. EQUO Euskadik Ricardo Peñari eta administrazio eskudunei gogorarazi nahi die egungo ingurumenari buruzko legeria ugaria, anitza eta nahikoa dela Jaizkibeleko itsasertza babestu ahal izateko, presiopean ez balego edota komenentziako irakurketarik egingo ez balute.

Alderdi ekologistak jakinarazi du adi egongo dela proiektu zentzugabe hori berpiztu ez dadin, jakinda horretarako borrokatu behar izango duela interes ekonomikoen eta sentsibilitaterik gabeko politikoen aurka, hazkunde ekonomiko lortezinaren truke natura-ondarea suntsitzeko beti prest daudenak.

Proiektu honen behin betiko gelditzea gertatu ezean, EQUOk pertsona eta esparru natural honen zaintzarekin konprometituak dauden eragile guztiekin kokatzen da, “Jaizkibel Bizirik” plataforma bezala, zeinen Jaizkibelenganako konpromezua egiaztatua dagoen. Aldi berean EQUOk gaitzesten du PSEren politika berdeekiko jarrera ulergaitza: alde batetik proiektuaren geldiketaren aurka zenbait ahots (Arriola, Buen eta Hernando, besteak beste) agertzen dira, iraganean beraien hauteskunde proiektuetan politika berdeen alde agertzen zirenean, eta bestetik, “fracking”-aren inguruan egin duen itxura aldaketa, orain uko egiten diotelako, jakinda Jaizkibeleko kaiko azpiegitura honen helburua “fracking”-aren gasa gordetzera zuzendua dagoela.