EQUO Euskadik beste Ordainsari-Lege bat eskatzen du goi-mailako karguentzat, euren pentsioak eta gainontzekoenak parekatzeko

Pasa den egunetan prentsak argitaratu du Eusko Jaurlaritzako 67 goi-mailako kargu ohiek Ejekutiboaren partetik euren pentsioak osatzeko ordainsari bat kobratzen dutela. Gainera, jakitera eman da sozialisten 27 goi-mailako kargu ohiek epaietara eraman dutela Eusko Jaurlaritza, azken lege-aldaketa dela eta osagai honen gabe gelditu direlako. Baliteke, legea ikusita, pertsona horiek dirua kobratzeko eskubidea izatea, baina… etiko al da hau? Bidezkoa al da pertsonen arteko desberdintasunak onartzen dituen legeak?

EQUO Euskadik salatu nahi du pentsioen erregimena berdina izan behar dela herritar guztientzat, lan-bizitzan zehar lanbidea bata edo bestea izanda ere. Kotizazioetan edo prestazioak jasotzeko orduan salbuespenak edota abantailak izateak berdintasunaren printzipioa apurtzen du azken finean. Pertsona bakoitzak bere ahalmenaren arabera eman behar du eta, jasotzerako orduan, pentsio publikoak bizitza duina eta independiente izateko aukera eman behar du.

Honela bada, EQUO Euskadik Ordainsari-Legearen aldaketa eskatzen du, herritarron arteko berdintasun printzipioa bermatu ahal izateko, eta abantaila guzti horiek ken daitezela. Alderdi ekologistaren ustez, goi-mailako karguek jasotzen duten soldata euren karguan diharduten bitartean, eta ordorioz dagokien pentsioa, nahikoak dira bizi-maila egokia bermatzeko, batez ere ikusita herri honetan azken urteotan langabetuek, pentsionistek, alargunek eta langileeek murrizketa latzak sufritu dutela euren eskubide sozialetan eta ekonomikoetan, eta euren erosteko ahalmena jaitsi da muturretara ia onartezinak, guzti hau Zuzenbide- eta Soziala deitzen zaion Estatu batean.