EQUO EUSKADIK ASTE NAGUSIRAKO ETIKA ALDETIK EGIN DEN ATZERAPENA SALATU NAHI DU

Alderdi ekologistak Bilboko udalak programazioan txekorketak eta sokamuturra sartzerako orduan sozialki atzerapauso haundia egiten dela uste du. EQUOko Ana Morenoren hitzetan, udalerri batzuk jai etiko batzuengandik apostu egiten duten bitartean, animaliei tratu txarrak sortarazi gabe eta geroz eta iniziatiba gehiago dauden bitartean jai taurinoak ezabatzeko, bai internazionalki eta estatu mailan, Bizkaiko hiriburuko udalak, urteroko zezenketekin, bultzatu, finantziatu eta sustatu egiten du animaliekiko tratu txarrak.

EQUOtik gogorarazten dute ospakizunerako baimenak lortzeko, udalak jaialdiaren sustraitze herrikoia egiaztatu behar duela, ezinezkoa dena sustraitze hau ez bait dago. Ana Morenoren ustez,zezenketak eta sokamuturra programazioan sartzeak mundu taurinoari oxigenoa ematea du helburutzat, zezenketetarako interesak jeitxiera haundia eduki du eta honekin jarraitzeko aukera bakarra gazteriarengan interesa lortzean dago.

Ezin dugu hitz egin gizarte justuago eta solidariago batean, gure dibertsioa animaliei tratu txarrak eragitean oinarritzen denean. Honegatik, EQUO Euskadik jai etiko eta errespetagarri batzuk eskatzen ditu, animaliekiko tratu txarrik gabe. Eta herritarrak jaialdi hauei uko egin eta hauen kontrako konzentraziotara animatu nahi ditu Bilbon 17 eta 22an arratsaldeko 17:00tan zezen plazaren aurrean. Eta 23an, 19:00tan Moyua plazan.