Atzo EQUO Euskadiko bozeramailea den Jose Ramon Becerra AENAko Enpresa-Batzordearekin bildu zen Loiuko aireportuan, gizatalde horrek korporazio publikoaren pribatizazioaren aurka aurrera daraman itxialdian.
Bileran zehar bi aldeek bat egin zuten AENAren pribatizioak herritarrengan eta erabiltzaileen segurtasunean ondorio larriak ekarriko dituela. Alde batetik 2013an 600 milioi euro garbi irabazi zituen enpresa publikoaren %49a kapital pribatuaren esku jarriko da. Gainera, inbertitzaileentzat prozesu hori erakargarriagoa bihurtzeko, AENAko zuzendaritza murrizketak eta lanpostuak azpikontratatzeko politikak aurrera eramaten ari da, bidaiarien segurtasuna arriskuan jarriz. Zehatz mehatz, Bilboko aireportuan zerbitzu medikoa kendu egin da eta suhiltzaileen pertsonala %20 batean murriztu da, garbiketan eta bezeroen arretarako zerbitzutan egin den bezala.
Guzti honengatik, nahiz eta jakin aire-zirkulazioa eta aireportuak arrazionalizatzeko ezinbesteko beharra dagoela, EQUO Euskadik uko egiten dio Bilbo, Gasteiz eta Hondarribiko aeroportuen pribatizazioei, eta eskatzen du horien kudeaketak erabiltzaileen zerbitzuaren kalitatearen eta segurtasunaren kalterako ez izateak.