EQUOk Garoña zentral nuklearraren birzabaltzea ez dezala onartu eskatzen dio gobernuari

Merkatu eta konpetentzien komisio nazionalarengatik (MKKN) isunduak izan diren Endesa eta Iberdrolaren azpijoko ilunak

Nuklenorren azpijoko ilunak ( %50 batean Endesa eta Iberdrolaren artean banaturikoa) Garoñako zentral nuklearrean 18,4 miloi eurorekin zigortuak izan dira Konpetentziako komisio Nazionalarengatik (MKKN), 2012an inongo baimen gabe instalazioak itxi araztearren, ministerioko aginduarengatik ia sei hilabetetara ( 2013ko uztailaren 6a). EQUOk Nuclenoren portaera salatu nahi du eta MKKNren isunak begi biztan jartzen ditu elektrikek zentral nuklearrarekin egiten diharduten azpijokoak, eta horregatik zentralaren birzabaltzea debekatu dadila eskatzen du.

MKKNren ustez « ezin da energia elektrikoaren produkzio kopurua edo horniketa jaitsi dagokion baimen gabe», eta komunikatu batean informatu duen bezala, Iberdrola eta Endesak Garoña geldi arazteko maniobra egin zuten hondakin nuklearren aurrean gobernuak onartu zituen tasa berriekiko presio egiteko.

Inola ere ezin daiteke instalazio hauen birzabaltzea onartu. EQUOko bozeramailea den Juan Lopez De Uralderen hitzetan -MKKNren isuna Nuclenorren portaera onartezinaren adibide bat besterik ez da, eta gainera herritarrendako eta ingurumenerako arrisku onartezina suposatzen du.

Segurtasun Nuklearreko Kontseilua (SNK) atzo elkartu zen Nuklenorrek 2031 arte zentralaren bizitza luzatzeko egin duen eskaera aztertzeko. Honek zentralaren bizitza 60 urtetararte luzatzea ekarriko luke berarekin, EQUOrentzat inondik inora onartezina dena. Momentuz SNK ez du bere iritzirik eman, bere informea bete beharrekoa delarik.