EQUO considera un ataque a la conservación de la naturaleza la decisión del Gobierno Vasco de no declarar parque natural a Montes de Vitoria

EQUOk, Eusko Jaularitzak Gasteizko Mendiak Parke natural bezala ez izendatzea onartezina dela uste du. Honek, babesturiko eremuaren gutxitzea 13.000 hektareatatik 2000 hektareatara pasatzea ekarriko luke. Egoera honen aurrean, Ingurumen kontseilaritzak irizpide ekologikoei jarraituz Arabako balore naturalak babesterako orduan, akordioak lortzeko gaitasun falta osoa erakusten du.
Alderdi ekologistak Gasteizko Mendiak Fracking-a, Gasteizko hiriaren edapena edo parke eolikoen eraso eta mehatxuen eraginpean daudela azpimarratu nahi du. Eraso hauek balore ekologikoengan edukiko luketen inpaktua eragozteko garantiarik onena parke natural bezala izendatzea izango zelarik.
Gainera, EQUOk uste du Eusko Jaurlaritzaren jokabidea oportunista dela, eztabaida saihestu nahi duelako, parkearen garapenean lanean ari diren administrazioen arteko adostasuna bilatu ordez. Errazagoa da erakunde kaltetuekin gatazka saihestea, biodibertsitatearen babesa eta ingurunean lantzen diren ekintza soziokulturak bateragarri egitea baino.
EQUOk gogorarazi nahi du, ingurumenaren suntsiketatik sortarazitako biodibertsitatearen galera eta aldaketa klimatikoa, gizaki bezala ditugun mehatxurik handienak direla, eta honi buelta ematea gure betebeharra da.

Montes de Vitoria