EQUO Euskadi erabakitze eskubidearen aldekoa da, baina ez da egongo Gure Esku Dago-k antolatutako giza katean

Ekainak 8rako Gure Esku Dago plataformak Durango eta Iruña artean iragarrita dagoen giza katerako deialdiaren aurrean, EQUO Euskadik adierazten du euskal hiritarrek duten erabakitze eskubidearen alde dagoela, baina maila kolektiboan ez dela gehituko, ondorengo arrazoiengatik:

Lehenik eta behin, esan beharra dago EQUOrentzat erabakitzeko eskubidea edozein gizartetako herritarrek duten bide demokratiko funtsezkoa dela, baita euskal gizartean ere. EQUOtik defendatzen dugu eskubide honen erabilera parte hartze aktibo, zuzen eta horizontal batean islatu behar dela, eta ez hauteskunde arrunt batean soilik. Helburua ez da bakarrik erabakitzea, baizik eta oinarritik eraikitzea. Eta ez hautatu bakarrik marko politikoa, baizik eta eredu administratiboa, ekonomikoa, soziala, energetikoa…

Zentzu honetan Gure Esku Dago ekimenak ez du argitzen zein prozesu-mota defenditzen duen. Sustatzaileek goiburu neutroen anbiguetatearekin jolasten dute (“Euskal Herriak erabakitze eskubidea dauka”, “etorkizuna gure esku dago”), baina erabakitze eskubide hori zeren gainean gauzatuko den zehazteke, eta ariketa horren atzean ezkutatzen den etorkizuneko proiektua argitu gabe. Beraz, ekimen nahasia da, eta horrexegatik babestu eta bultzatzen dutenen itxaropenak eta gogoak huts egiteko arriskua dauka.

Bigarrenik, EQUOren ustez egungo euskal esparru politikoaren aldaketa bultzatu nahi duen edozein prozesuk nortasun desberdineko sentsibilitateen arteko itun batean sustatu behar da, parte hartzeko eta erabakitzeko eskubidea duen sujektuak nortzuk diren argitu behar duena, inork bere eskubide eta helburuak urraturik ikusi ez ditzan.

Gai honetan ere ezin dugu Gure Esku babestu. Alde batetik, sustatzaileek behin eta berriz Eskozia eta Kataluniako prozesuei egindako aipamenak, aditzera eman dute beste Estatu-nazio baten bila dabiltzala, erraminta horrek arazo globalak aurre egiteko muga handiak dituelarik ere. Beste aldetik “ Euskal Herria nazio bat da” leloak identitate kontuak aldarrikatzen ditu. Era horretan, elkarbizitza plural baterako adostasunak eta erabakiak eraiki ordez, nortasun desberdinen arteko talka eragiten du.

Hori dena kontuan hartuta, EQUO Euskadik ez du Gure Esku Dago ekimenean parte hartuko, baina ekintza hau aurrera atera dutenen lana errespetatzen du, euskal gizarte pluralaren adibide giza. EQUOk, ordean, elkarbizitzarako esparru soziopolitiko integratzaile baten alde lanean jarraituko du, euskal gizarteak erabakitzeko aukera benetan bere esku izan dezan, etorkizun duina, demokratikoa eta ekologikoa eraiki ahal izateko.