EQUOk Euskadin talde errepublikarrek gaurko antolatu dituzten konzentrazioak babesten ditu

Erregearen abdikazioaren ostean, EQUOk berretsi du Errepublikaren aldekoa dela. EQUOren ustez Monarkia sistema politiko zaharkitua da, gaurko krisialdi ekonomikoa, soziala eta politikoari erantzunak emateko ezgaia.

Juan López de Uralde EQUOko bozeramalearen hitzetan, “erregearen abdikazioak ordezkatzen ez gaituen ereduaren zutabeak mugiarazi ditu. XXI. mendeko demokrazian, ez dago ulertzerik nola Estatu-Burua herentziaren esku dagoela, eta ez hiritarren borondatean”. Hori dela eta, Carolina Lopez-ek, EQUOko beste bozeramaleak, argi eta garbi utzi duenez, “orain dugu aukera paregabea sistema berrabiatzeko, hiritarren parte-hartzeaz eta gardentasunaz”.

Hau guztia ikusita, EQUO Euskadik uste du badela garaia Monarkiaren deuseztapena eskatzeko, instituzio atzeratua eta demokraziaren aurkakoa izateagatik, eta erreferenduma eskatzen du hiritarrei zer nolako estatua nahi duten galdetzeko. Beraz, hiritarrak animatzen ditu bere eskubideak kaleetan eskatzeko, talde errepublikarrek hiru euskal hiriburuetan gaur antolatu dituzten kontzentrazioetan parte hartuz:

– Bilbao: Arriagaren Enparantza (20 h).
– Donostia-San Sebastián: Boulevard-en (19 h).
– Vitoria-Gasteiz: Andra Mari Zuriaren Enparantzan (20 h).
– Eibar: Unzaga Enparantza (20 h)