EQUO denuncia que la reestructuración de la EHU-UPV afecta especialmente a Araba

EQUO Arabak salatu nahi du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zentroen berregituraketa aurrera eramateko eman diren argudioak ez direla sostengatzen ikuspuntu ekonomikotik eta are gutxiago lurralde eta sozial ikuspuntuetatik. Erabaki hauek Unibertsitatearen barnean dauden kontrolarekiko norgehiagokei erantzuten diete. Izan ere, errektoretza taldeakk zentro desberdinen berregituraketak altxor publikoan ez dakarrela inolako aurrezkirik esan du
EQUO Arabak, zentruen berregituraketa proposamen hau ustekabean egin dela adierazten du, EHUarekin erlazionatuta dagoen guztia bezala, arabar gizarteri ezagutzera eman gabe eta unibertsitate barruko eztabaida eta partaidetza baimendu gabe. Proposamen honen atzean eztabaida ideologiko, sozial eta botereduna dago, desberdintasun sozialak sortuko dituena, arabar ikasleriari zerbitzu okerrago bat eskainiz eta langileriaren murrizketa ordezkapenak ez betetzean. EHU, gure autonomi erkidegoan daukagun unibertsitate publiko bakarra, Estatuko beste unibertsitateekin alderatuz, hiru lurraldetako herritarrei gertuko eta kalitatezko zerbitzu bat emateko hiru campusetan antolatzen da, murgiltzen den sare enpresa-sozialeko prestakuntza eta ikerketa beharrak aintzat hartuz.
EHUren hasieratik, arabar lurraldea EAEko gutxien hornitutako alde unibertsitarioa izan da eta arabar gizartearen parte hartzearekin soilik campus homologatu bat izatea lortu du arabar diru-kutxa publikoen esfortzu sakonaren bitartez. EQUO Arabak, campuseko zazpi zentroetatik hiruk soilik erabakitzeko autonomia izango dutela ezagutu ondoren, Arabako sistema unibertsitarioaren desegitearen eta arabar ikasleriaren artean sortu daitezkeen arazo eta beste eraldatzeen (administratibo, irakaskuntzarena,…) aurrean oso arduratsu agertzen da.
Gainera, EQUO Arabak zentroen sorrera, aldaketa eta mantentzearekin bat datozen oinarrizko baldintzak Eusko Jaurlaritzak ezarri behar dituela gogorarazi nahi du. Baldintza horiek ez izateak erabakien hartzea EHUren eskutan utzi du eta honek beste zentroen boterea kontutan izanik, izan dituen baldintzak alde batera utziz erabakiak hartu nahi ditu, izan ere, gaur egun, Arabako Campusak zabalik duen zentro batek ez ditu betetzen.
Egoera honen aurrean, EQUO Arabak arabar sistema unibertsitarioari eragiten dioten erabakiak EHU, gizartea eta arabar erakunde publikoen artean era gardenean eztabaidatu daitezen eta hauek Arabako lurraldearen beharretan, eta ez ordea Unibertsitateko botere eta kromo aldaketen borroketan, oinarritu daitezen eskatzen du.