Ahora que ya conoces EQUO

Ziur, joan den hauteskunde kanpainan zehar, gure mahai informatiboren bat edo, gutxienez, gure kartelen bat ikusi duzula. Fracking-aren aurkako sinadurak batzen, Garoña berriz irekitzearen aurkako mugimenduan, energia pobreziaren aurkakoan, etxe kaleratzeen edo hezkuntza eta osasun sistemetako murrizketen aurkako ekitaldietan ere ikusi gaituzu. Seguru aski, jakingo duzu, Araban Europako Alderdi Berdearen erreferentea garela, Europar Parlamentuan laugarren indar politikoa, hain zuzen, 53 eurodiputaturekin, eta horien artean Florent Marcellesi, gure taldekidea, izango dugula.

Hori da era globalean ekiteko gure modua, baina Araban maila lokalean ere dihardugu gauzak aldatzeko. Ingurumen gaien gaineko kontzientzia handiko lurraldean, Gasteiz bezalako “Europar Hiriburu Berdea” duena, EQUO Arabak argi dauka gizarte arabarrarentzat erreferentzia bilakatu nahi dela. Eta ez bakarrik ingurumenari dagokionez: ekologia politikoak eredu ekonomiko tradizionalari alternatibak eskaintzen digu. Aurkitzen garen egoerara ekarri gaituen eredua gainditu beharra dugu, pertsona guztiok enplegu duina lortzeko, gizarte eta osasun babes egokia izateko eta herritarron eskubideak berdintasunez sendotzeko. Honi Green New Deal deitzen diogu, bestelako ekonomia batera trantsizioa: bidezkoagoa, jasangarriagoa, ekitatiboagoa eta planetaren mugeekiko arduratsuagoa izanik gizarte kohesioa bermatzeko gai denera.

Hortaz, orain EQUO ezagutzen duzula, konpromisoa hartzera gonbidatu nahi zaitugu, ez proiektu politiko batekin bakarrik, baizik eta zure auzoan, hirian eta probintzian politika egiteko beste era batekin. Enpresa multinazional eta bankuekin loturarik gabe, pertsonek pertsonentzat eginikoa, euren kapritxoak inposatu dezaketen buruzagi karismatikorik gabe, egitura horizontal eta asanblearioan oinarritutakoa, erabaki guztiak proiektuko partaideon artean hartzen ditugun politika egiteko modu desberdina. Non Arabari dagozkien politikak bertan erabakitzen diren, interferentziarik gabe eta gure lurraldean eta lurraldearen alde diharduten gizarte kolektiboen proposamenak jaso ostean.

Orain EQUO ezagutzen duzula, gu eta gure lan egiteko era ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Ikusiko duzu, ez garela ohiko politikoak, jende arrunta gara, inoiz gauzatzen ez diren amaiera zoriondun ipuinak entzuteaz nazkatuta gaudenok, eta Araba, bere herriak, hiriak eta ekosistemak hobetu nahi ditugunok, gure seme-alabek gu baino hobeto bizi daitezen. Eta ilusioz betetako proiektu honekin konprometitzea nahi baduzu, pauso bat gehiago ematera animatzen zaitugu, zure ahalmenare neurrian parte hartzera.

Jarraitu edo lagundu nahi bagaituzu, hemen egin dezakezu, baina zuzenean Gasteizko Heraclio Fournier kaleko 18. baxuan dugun egoitzara bisitatan etortzera animatu nahi zaitugu. Aldez aurretik, helbidearen bitartez abisatu eta hitz egingo dugu.

ZURE ZAIN GAUDE.

Campaña EQUO Vitoria-Gasteiz