EQUO Euskadik kanpainaren helburua gauzatu du eta Florent Marcellesi eraman du Europako Parlamentura

Azken igandeko hauteskunde-emaitzak onak izan dira EQUOrentzat, Florent Marcellesi bere Europako Parlamentura eramango dutelako. Han, legealdian zehar lekua partekatuko du Compromis-eko Jordi Sebastia-rekin, Udaberri Europarra koalizioaren akordioen arabera.

Honek esan nahi du euskal europarlamentario berde bat egongo dela Bruselas-en legialdi honetan. Hori gertaera historikoa da Euskal Herriko mugimendu ekologistarentzat eta, aldi berean, aukera paregabea EQUO Euskadirentzat lan instituzionala garatzeko.

Gainera EQUO Euskadik bere poza adierazi du, lortu duten emaitzengatik, bai botuen ehunekoa baita botua-kopurua ere. Lortutako 11.679 botoak 2012ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lortutakoak baino hobeagoak izan dira. Gainera bi hauteskunde horien artean parte-hartzean izandako aldea kontuan harturik (%65a 2012an, %45a 2014an) Euskadi mailan 5.000 boto gehiago izango lirateke. Honek esan nahi du aukera politiko berdea alternatiba finkoa dela, orain arte eskuinean eta ezkerrean izandako aukerak bestelakoa.

EQUO Euskadik eskertu nahi dio M+J alderdiari egindako lan arduratsu eta zintzoa, bere laguntzarik gabe emaitza hauek ezinezkoak litezke, eta espero du hauteskunde hauetan lortutako lankidetza etorkizunean jarraituko duela.

Azkenik EQUO Euskadik begi onez ikusten du, Euskadin ere, alderdi-bitasunak Ahal Dugu bezalako aukera politiko berriei bide eman diela. Zalantzarik gabe, horrek hiritarren inplikazio politikoa areagotuko du eta, ondorioz, gizartearen kalitate demokratikoa hobe izango da.