EQUO Euskadik Bilbon itxi du bere kanpaina, “kalean” eginda eta bankuen finantziaziorik gabe

EQUO Euskadi cierre campaña
EQUO eta M+J alderdiek Europako Parlamenturako hauteskunde-kanpaina itxi dute gaur Bilboko Santiago Enparantzan, kalean egindako ekitaldi batean. Horretan, EQUOko hautagaiek parte hartu dute. Aitor Urrestik eta Rosa Martínezek afiliatuei eta jarraitzaileei eskertu diete kanpainako azken bi asteetan adierazi duten laguntza nekaezina eta ardura pairamentsua.
Alderdi nagusiek kanpainan zehar garatu dituzten ekintza gehienak komunikabideetan isla galkorra lortzekoak izan dira soilik. EQUO Euskadik, alderantziz, kanpaina hartu du jendearekin hitz egiteko kaleetan, euren galderak erantzuten, proposamenak egiten, sinestarazten, entzuten. 90 kale-mahai baino gehiago ipini dituzte Euskadiko 35 herrietan eta hirietan. Horrek argi eta garbi adierazten du alderdi berdeak ahalegin itzela egin duela Europa berreraikitzeko bere programa eta ideiak hedatzeko.
EQUO Euskadi fin campañaHorretaz gain EQUO Euskadik gainontzeko alderdiekin ere beste aldea badauka finantziazioan: kanpaina honetan gastatutako 4.200 €ak osoak datoz afiliazio-kuotetatik eta banakako emateetatik. Ez dute banku-finantzioaziorik edota emate “ilunik” behar izan. EQUOren kontuak publikoak dira, eta finantziazioa gardena: 4.200 € gastatu dituzte, 2.000 € kartelak eta panfletoak inprimatzeko, 800 € iragarki mugikorrak kontratatzeko, 1.000 € lokalak, musika eta soinu-ekipoak alokatzeko, eta azken 400 € era askotako gastuak ordaintzeko.
Berriro ere EQUO Euskadik gainontzeko alderdi politikoei adierazi die itxura mamia dela, hauteskunde-kanpainak ez dutela bakarrik islatzen norberaren politika egiteko modua, baizik eta -batez ere- proiektu politikoaren beraren kalitatea eta maila. Horrexegatik, botoen kontaketa hasi aurretik, EQUO aurretik doa demokraziaren lehia honetan.