Atzo, maiatzaren 21ean, EQUO-Udaberri Europarraren hautagaia den Aitor Urrestik parte hartu zuen Ellacuria Fundazioak antolatutako topaketa batean, etorkinen eta politikarien artean.
EQUOren eta Europako Alderdi Berdearen lehentasuna, pertsonentzako Europa eraikitzea da, non, beste auzien gainetik, eskubideen berdintasuna nagusi izan dadin Europan bizi diren pertsonentzat, bertakoak ala kanpokoak izatea kontuan hartu gabe.
Aitor Urresti, EQUOko hautagaiarentzat, “Europa ezin da gotorleku bat izan, bizitza hobe baten bila datozenak gizatasunez eta duintasunez tratatzeko ezgai. Gure eginkizuna da errefuxiatuei harrera eta finkapena eskaintzea, eta neurri zehatzak ezartzea EBan asiloaren bila datozen errefuxiatuei integrazioa errazteko”. Beraz, barneratze-zentruak ixtea eskatzen du EQUOk, asmo handiko harrera- eta gizarteratze-politiken bitartez. Bere ustez “migratzaileei eskainitako tratu duina eta berdintasunezkoa irtenbide bakarra dugu, guk ere zerikusia dugulako etorkinek bere lurretik ihes egin beharragatik”, zergatia ekonomikoa, politikoa edota ingurumenaren zerikusia izanda ere.
Azkenik, Aitor Urrestik azpimarratu zuenez, berdeek Europako Parlamentuan defendatuko dute Europar Batasunaren estatu guztiek bere Nazio-Errenta Gordinaren %0,7a eman behar dutela Garapenerako Laguntzarako, eta %0,7 hori finantzatu behar dutela transakzio finantzario espekulatiboak murrizteko sortu den Tobin Tasaren bitartez. Europako Alderdi Berdearen ordezkariek ere lan egingo dute EBaren politikak egokitzearen alde, merkataritzarenak, nekazal-politikak edota finantzarioak, herri txirotuen ekonomietan duten eragin kaltegarria murrizteko asmoz.