Datorren igandeko hauteskundeei begira, EQUO-Udaberri Europarraren koalizioa Europako Alderdi Berdearen partaidea da. Talde horren zerrenda-burua Ska Keller da, Europa mailako hautaketa ireki batean hautatua.
Ez da halabeharrez Europako Batzordearen burua izateko emakume bakarra izatea, bost talde politiko europarren artean (kontserbadoreak, sozialdemokratak, liberalak, berdeak eta ezkertiarrak). Emakumen presentzia politikan oro har behar den baino gutxiagokoa bada, askoz gehiago gertatzen da politikako goi-mailan, herrien eta eskualdeen etorkizuna erabakitzen den lekuetan.
Hori dela eta, Aitor Urrestik, Europako Parlamenturako EQUO Euskadiko hautagaia denak, adierazi du “politika egiteko beste era bat ba dago, freskoa, aktiboa, errealista, feminista eta ekologikoa. Politika berdeek gizartean nagusia den ikuskera androzentrikotik oso urrun daude”. Eta horretarako EQUO Euskadik emakumeei adorea eman nahi die aurrerapausu bat ematera, inplikatzera eta politikaren agintea hartzera, bai Euskadi mailan, baita Europa mailan ere, Ska-k egin duen bezala.
Hori dena, alabaina, ez da izango posible benetazko eskubide- eta aukera-berdintasunik gabe. Beraz, EQUOk gogorarazi nahi du genero-berdintasuna EBko sorrera-printzipioetako bat dela; beraz, Aitor Urrestiren hitzetan “datorren 25ean hautatuak izango diren Europako Alderdi Berdearen hautagai guztiek lan egingo dute, Ska Keller-ekin batera, emakumeen eskubideak eraginkorrez ezartzeko”, zeharkako politiken bitartez, maila guztietan berdintasuna lortzeko behar diren helburu zehatzak eta lotesleak ezarri ahal izateko.