UPyD eta EH Bildu ados jarri dira EQUO baztertzeko gaur EITBk antolatu duen eztabaidan

EQUO Euskadik salatu nahi du azken maiatzaren 6an UPyD eta EH Bildu Euskadiko Irrati-Telebistaren Batzordean akordio batera iritsi zirela, beste alderdi nagusiekin batera (PP, PNV, PSE e IU-Ezker Anitza), EQUO-Udaberri Europarra baztertzeko, euskal irrati-telebista publikoen gune informatiboetan. Erabaki horrek, azken finean, EQUO utzi du kanpo gaur gauean EITBn egingo den eztabaidatik.

Oso adierazgarria da bi alderdi politiko kontrajarri horiek adostasun batera iristea, inolako arazorik gabe, komunikabide publikoetan tarteak banatzeko, beste aukera politikoen kaltean, eta bitartean gainontzeko gai garrantzitsuenetan hitz egitea ere ezinezkoa da (elkarbizitza Euskadin, langabeziaren aurkako borroka edota krisialdi ekonomikoari aurre egiteko politikak).

Aitor Urresti EQUO hautagaiaren iritziz, “Hauteskunde-Batzorde Zentralaren ebazpenek argi eta garbi utzi dute EH Bildu ezin dela egon presente gaurko EITBko eztabaidan, parlamentuz kanpoko indar politikoa delako” hauteskunde hauetan. Horretaz aparte Aitor Urrestik salatu du “Euskadiko Irrati-Telebistaren Batzordearen osaera legez kontrakoa da, IU-Ezker Anitza hor dagoelako sartuta, legealdi honetan Legebiltzarretik kanpo egon arren, EQUO dagoen moduan”.

Resolucion