Gaur goizean, maiatzaren 17an, Europako Alderdi Berdeak ekitaldi bat antolatu du Hendaiako nazioarteko zubian, pertsonentzako Europa baten eraikiera eskatzeko.
Ekitaldian, EQUO Euskadik antolatua, Europe Écologie-Les Verts alderdi frantzesarekin batera, bi alderdi berdeen jarraitzaileek harresi bat zubi bihurtu dute guztien artean. Ikur horren bitartez, antolatzaileek adierazi dute antzinako muga europarrek harreman berrietara eman dutela bidea, akordioetan oinarrituta eta nazioz gaindiko arazoei erantzuna emateko elkarlanean finkatuta.
Ekintza bukatu ostean, Catherine Grèzek, Sud-Ouest eskualdeko Europe Écologie-Les Verts-en hautagaiak, adierazi du: “klima-aldaketa bezalako arazoek ez daukate mugarik”; beraz, Europa mailako irtenbideak eta politikak behar dira konponbidea emateko.
Bere aldetik, EQUO-Udaberri Europarraren hautagaia den Florent Marcellesik azpimarratu du Europa osatzeko “benetako” proiektu integratzaile bakarra Europako Alderdi Berdekoa dela, elkartasunaren, giza-justiziaren eta ekologiaren aldekoa dena.