Gaur, Homofobia eta Transfobiaren kontrako Egun Internazionala den maiatzaren 17aren bezperan, EQUOk orientazio zein identitate sexualarengatik ematen diren diskriminazio mota guztien amaiera eskatzen du, baita erakundeen eta eragile sozialen inplikazio aktiboa gaitz honen kontra borrokatzeko.
Homofobia eta Transfobiaren kontrako Egun Internazionala urtero ospatzen da homosexualitatea OMEk gaixotasunen mentaleko listatik kendu zuen egunarekin kointzidituz. EQUOk gogorarazi nahi du, homosexualitatea gaur egun gaixotasun mentala ez izan arren, transexualitatea desorekatzat hartzen dela oraindik ere, beraz transexualitatearen despatologizazioa eskatzen du.
Urteetan zehar LGTBI+ko taldeek egin duten lanari esker, asko aurreratu da esparru honetan azken urteetan. EQUO Euskadik eskerrak eman nahi dizkie eginiko lanarengatik eta animatzen ditu lanean jarraitzera gizarte justuago baten alde. Horretarako EQUOk ahal duen laguntza osoa eskaini nahi die.
EQUO Euskadik gogorarazi nahi du, hala ere, egun gure lurraldean diskriminazio egoera asko ematen ari direla oraindik, orientazio eta identitate sexualengatik. Parlamentu Europarrerako hautagaia den Aitor Urrestiren hitzetan “garaipen handiak lortu ditugu lege eta erakunde mailan, baina homofobia eta transfobia ezabatu ahal izateko asko egin behar da oraindik. Zentzu honetan, bereziki kezkatuta gaude ikastetxeetan ematen diren bulling homofoboengatik, isilduak izaten ari baitira”.
EQUOk ere azpimarratu nahi du oraindik Europar Batasuneko herrialde askotan lan asko dagoela egiteko. Horregatik EQUOk homofobia eta transfobiarengatik ematen diren diskriminazio mota guztiak borrokatu ahal izateko, Europar Batasuneko legedia zabaltzeko konpromezua hartu du, heziketa esparrua eta biktimen arreta legal eta soziala barne. Horretaz gain EQUOk ezinbesteko ikusten du familiaren definizio barneratzaile bat EBko politiketan, partaide diren lurralde guztietan, berdintasunezko ezkontza ahalbidetzen duena, eta sexu berdineko bikoteetan adopzioa sustatzen dituzten neurriak.
EQUOk, beraz, europar erakundeen inplikazio aktibo batengatik apustu egiten du, Lunacek txostenaren irizpideei jarraituz. Txosten hori bultzatu duen Ulrike Lunacek euro-parlamentarioa Europar Alderdi Berdeko kidea da, EQUO bezalakoa.