Gaur goizean Bilbon aurkeztu da komunikabideen aurrean “Udaberri Europarra”ren koalizioaren hautagaitza datorren 25eko hauteskundeetarako. Koalizioan, EQUO alderdi berdeaz gain, Compromís koalizio valentziarra edota Chunta Atagonesista (CHA) alderdi aragoniarra daude sartuta. Azken alderdi horren Kongresuko bere parlamentarioa Chesús Yuste ere egon da presente ekitaldian.
Aurkezpenean Florent Marcellesi EQUOko hautagaiak azpimarratu du “Udaberri Europarra” koalizioa Europako Alderdi Berdearen ordezkari bakarra dela Espainian, Bruselan laugarren indar politikoa dena, kontserbadoreen, sozialdemokraten eta liberalen atzetik soilik. Beraz, hauteskunde hauetan, “EQUO eta “Udaberri Europarra” bultzatuz, Europa demokratikoa, duina eta sostenigarria eraikitzeko alternatiba bakarra bultzatzen dugu”.
Bere aldetik Chesus Yuste parlamentarioak esan du “Espainiako Parlamentuan eman ditugun azken bi urte eta erdietan egiaztatu dugu behin eta berriz PPk eta PSOEk politika ”bikiak” sustatzen dituztela, hiritarren beharretatik oso urrun daudenak”.
Bi politikariek defendatu dute “Udaberri Europarra” hautagaitza, aurkeztu direnen artean, pluralena eta irekiena dela, horren inguruan hamar alderdi eta giza-mugimendu baino gehiago bildu direlako. Orain, inoiz baino ez, “berde” bozkatzea aniztasunaren alde eta desberdinen arteko elkartasunaren alde bozkatzen dugu”, pertsonentzako Europa eraikitzeko helburu amankomuna lortu ahal izateko.
Hautagaiaren agenda jarraitu da arratsaldean itsasadarrako ibilbide batekin, eta bukatu da 19etan Bilboko Hika Ateneoan; bertan hitzaldi irekia eman du, “Udaberri demokratikoa eskuin neoliberalaren aurrean” izenekoa.