EQUOko hautagaia den Florent Marcellesik Lokarriren eskaera onartzen du, bake prozesua defendatzeko Bruselan

EQUOko hautagaia den Florent Marcellesik Lokarriren eskaera onartu du, Euskadin bakea eraikitze aldera egiten diren esfortzuak defenditzeko Bruselan, bai Lokarrik berak egindakoa, baita bakea, memoria eta guztione giza eskubideak defenditzen dituzten beste entitate batzuena ere.

Zentzu honetan, EQUOk gogorarazi nahi du, Euskadin sortu zenetik, alderdi berdearen ezaugarri nagusietariko bat bakearen eta askatasunaren alde eduki duen konpromezua izan dela, baita euskal gizartearen elkarbizitza egonkor eta iraunkorraren alde egin duen lana.

Autagaiaren hitzetan, “Euskadik bakea eraikitzeko aukera dauka, bortizkeriarik gabe, pertsona guztien giza eskubideekiko errespetatuz, memoria barneratzaile bat eraikiz, eta justizia, egia eta jasandako kalteen konponbiderako biktimen defentsan oinarrituta”. Florent-ek premisa guzti horiek defendatuko ditu gogoz Europako Parlamentuan lehen egunetik.