EQUO Euskadi denuncia que la irresponsable actuación de las diputaciones forales en materia fiscal perjudica a toda la ciudadanía vasca

Gaur plazaratu da EBko Auzitegiaren epaitza, euskal foru aldundiei 30 milioi euro ordaintzera zigortzen dizkiona, 90ko hamarkadan euskal enpresa batzuei emandako zerga-laguntzak berreskuratzeko prozesua luzatzeagatik, Luxemburgoko Auzitegiak berak laguntza horiek ilegalak zirela erabaki ostean.

EQUOk salatu nahi du foru aldundien jokaera ez-arduratsua eta, hedaduraz, gobernatzen duten alderdi nagusiena ere, urteen zehar hiritarren diruarekin jokatu dutelako, isunaren eta euren interesen kopurua handituz, iztulera-prozesua luzatzen duten bitartean (2.500 egun baino gehiago).

EQUO Euskadik damutzen du gaurko euskal agintarien ikuspegi europazale urria. Aitor Urresti hautagaiaren iritziz, izan ere egun “Europa demokratikoagoa eta duinagoa eraiki ahal izateko, alde batetik zerga-politikak elkartu behar ditugu, eta bestetik zerga-iruzurra eta elusio fiskalaren aurka jo behar dugu nahitaez”.

Azkenik EQUOren hautagaiak Europako Parlamentura gogoraraztzen du “PNV, PP eta PSEren ardura falta ez da bakarrik zerga kontuetan, baizik eta politika ekonomikoaren beste arloetan. Esaterako, alde batetik Kutxabank pribatizatu nahi dute eta, bestetik, ez dute inolako ekimenik euskal eredu ekonomiko duinago, zuzenago eta ekologikoago lortzeko”.