EQUO Euskadik eta (M+J) Euskadiko Bidezko Mundurantz-ek datozen hauteskunde europarrerako hauteskunde kanpaina inauguratu zuten bart, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari omenaldi egiten dion leku baten, Gasteizko Prado kalean, Eurobask-en omenezko eskulturaren ondoan. José Ramón Becerra bozeramailearen hitzetan, “Europa berri baten eraikitzera eramango gaituen kanpaina ezagutarazteko leku ezin hobea da hau. Europako herriak batuko lituzkeen estrukturaren eraketan aktiboki parte hartu zuten euskal herritarren omenezko lekuan kanpaina hastea pribilegioa da EQUOrentzat”. M+J Euskadiko koordinatzaile Álex Plansen hitzetan “Europa solidario baten utopia, demokrazia gutxiko Erakundeek eta merkatuei saldutako politikoek apurtutako ametsa da gaur. EQUO eta Bidezko Mundurantz alderdiek osatutako Udaberri Europarra Koalizioak bankuak erreskatatzen duen Europa eraldatzera gonbidatzen zaituztegu; guztion ongizatearen eta partekatutako oparotasunaren Europarekin amets egiteko iraultzara gonbidatzen zaituztegu, Udaberri Europarra iritsi da.” Hirurogei urte baino gehiago pasa dira lehen elkarrizketa haietatik, eta gaur egun ezagutzen dugun Europar Batasunak erbestean zeuden euskal herritar haien espirituarekin zerikusi gutxi dauka. Troikaren, merkatuen diktaduraren, herritarron suminaren, ingurugiro suntsipenaren, politika zaharren Europan bizi gara. Europaren norabidea aldatzeko ordua da. Herritarron Udaberria iristeko ordua da. Iparreko eta Hegoaldeko herrietan, gaur eta biharko elkartasuna eta iraunkortasuna nahi eta ingurunea maite duten pertsonen Europaren alde borrokatzen du Udaberri Europarrak. Aberastasunaren banaketaren bidez pobrezia desagerrarazteko eta herrien arteko anaitasuna berreskuratzeko. Duintasun, bake eta ongizate proiektu partekatu baten alde borrokatzen du Udaberri Europarrak. Datorren maiatzaren 25ean hasiko da Europaren eraldaketa.