EQUOk irrati eta telebistako hauteskunde esparruen banaketa “bidegabe” eta “arbitrarioa” salatzen du

Pasa den asteartean, maiatzaren 6an, Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak “Udaberri Europarra” koalizioa baztertzea erabaki zuen, datozen hauteskunde europarretan aurkezten diren alderdiei dagozkien irrati eta telebistako dohaineko esparruetatik.
Erabaki hau, Irrati eta Telebistako Komisioak eginiko eskaera batean oinarritzen da, non bakarrik alderdi nagusiak ordezkaturik dauden (PP, PSE, EAJ, EH Bildu, UPyD, IU-Ezker Anitza). Alderdi berdeak gogorarazi nahi du, erabaki honek Estatuko Hauteskunde-Batzordearen erabakiaren kontrako jarrera hartzen duela, aurreko apirilak 28an, ERCri, “Europa de los Pueblos Verdes“ koalizio zaharraren izenpean ordezkaritza ematea erabaki bait zuen, EH Bilduren edo Chunta Aragonesistaren (CHA) kalterako, azken hori hauteskunde hauetan EQUOrekin, “Udaberri Europarra“ koaliziopean doana.
Praktikan honek esan nahi duena da, EQUOk, adibidez, EH Bilduren eskubide berdinak edukiko zituela. Hala ere, alderdi nagusiek bat egin dute, euren artean pentsaera desberdinak eduki arren, EQUO eta “Udaberri Europarra“ aukeretatik kanpo uzteko, legez kanpokoa, bidegabea eta arbitrarioa den portaera edukiz.
Betiko alderdiek, alderdi berrien politika aurrerakoiei dieten beldurra horrelako erabakietan ikusten da, baina jokaera honekin ez dute lortuko atzeratzea Udaberri Europarraren iritsiera Euskal Herrira.