Txozna en San Prudencio

Datorren Apirilak 28, San Prudentzio egunean, EQUOk Armentiako zelaietan postua izango du. San Prudentzioren Pasealekuan, Basilikatik gertu egongo da, eta txozna moduan edariak eta pintxoak eskainiko ditu.

Ekologia eta jasangarritasun printzipioei leialki, EQUO Arabak lurraldean finkatutako irabazi-asmorik gabeko bi elkarteei irabazien %5a emango die. Gainera, arabar landetako artisau-produktuak eskainiko dira.

Arabako EQUOkideok gizarte arabarra zoriondu nahi dugu hain ohitura handiko jai honen okasioz.