EQUO Euskadi inaugura su sede en Vitoria-Gasteiz

Atzo EQUO Euskadik, Gasteizko egoitza (Heraclio Fournier 18, behe ezk.) inauguratu zuen. EQUO Euskadirentzat, inaugurazio honek, salto kualitatiboa suposatzen du, bai antolamendu eta funtzionamenduan, baita euskal herritarrekin duen harremanerako ere. Hemendik aurrera, EQUO eta ekologia politikoan interesa dutenek, badute leku fisiko bat: bertaratzeko, zalantzak argitzeko, bibliografia kontsultatzeko edo modu aktiboan parte hartzeko.

EQUO Euskadiren egoitza, alderdi politiko baten egoitza baino gehiago izango da. Adurtza auzoko topagune bat bilaka dadin nahi dugu, gizarte eta ingurugiro ekimen desberdinak gauzatu daitezkeen lekua. Gainera, egoitzan, ekologia politikoaren arloko liburu eta aldizkari liburutegia dago. Edonor gerturatu daiteke bilduma hau kontsultatzera.

Alderdi politiko batek eskatzen dituen eguneroko ekintzetaz gain, EQUO Euskadiko egoitzan, Gasteizko kultura eta gizarte-bizitza dinamizatzeko, era guztietako ekintzak eskainiko dira: formakuntza ikastaroak, hitzaldiak, eztabaidak, mahai-inguruak, etab.

Egoitzak ordutegi finkoa du, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00ak arte, ekintzaileen gertutasuna eta EQUOren jarduera areagotu ahala, zabal daitekeena.
IMG-20140425-WA0004