Gasteizko “Lurraren Egun”-eko Bizimartxa

EQUO Euskadik, hurrengo apirilaren 22, Lurraren Egunerako, 18:30etatik aurrera txirrindu-martxa antolatu du Gasteizko kaleetan zehar, lurraren muga ekologikoak errespetatuz, orainaldi eta etorkizun jasangarria izan nahi dugula aldarrikatzeko.

EQUO Euskadin uste dugu, epe ertainera gizartearen biziraupena lortzeko modu bakarra honakoa dela: karbono gutxiko ekonomia, sistema produktibo eraginkorren bidez energia, lehengai eta uraren kontsumoa murrizten duena, hondakinak eta kutsadura minimizatu edo saihesten dituena, eta ekosistemak eta bioaniztasuna babesten dituena.

Ekonomiaren trantsizio ekologikoaren (New Deal Berdearen) alde egiten dugu apustu, beti ere beste ekoizpen eta kontsumo eredu baterantz abituz, ekonomia sozialean, jasangarritasunean eta ongizatean oinarrituta dagoelarik, hau da, partekatutako oparotasunerantz. Europar parlamentutik lanpostu berde eta duinen eraketa bultzatzen dugu, I+G+Basustatzeaz gain, batez ere baliabideen eta kapitalaren gain tasatzen duen erreforma fiskalaren bidez.

Europar eredu energetiko berri bat proposatzen dugu. Energia fosil eta nuklearretik libre, Fracking-ik gabe eta energia berriztagarrietan eta buruaskitasunean oinarritua. Europa aldaketa klimatikoaren kontrako abangoardia izateko borrokatzen dugu: bioaniztasunarekiko errespetua, animalien ongizatea eta uraren kultura berria bermatuko dituen eta ingurumenarekiko eta gizartearekiko justuak diren nekazal eta arrantza politikak inzango dituen Europaren alde.

Txirrindu-martxa Birjina Zuriaren plazan hasi eta amaituko da, Arabako hiriburuko bihotzaren arteria nagusienetatik ibili ondoren. Amaitzean, Lurraren Eguna dela eta, komunikatu bat irakurriko dugu.

Bizimartxa_red