EQUO informará en Rioja Alavesa sobre la importancia de participar en las próximas elecciones europeas

EQUO Araba en Rioja Alavesa
Hurrengo apirilaren 12an, EQUO-k Arabako Errioxatik informatuko du Europako hauteskundeetan parte hartzeko garrantziaren gainean. Gainera, EQUOk, besteak beste, Compromís, Chunta Aragonesista edo Bidezko Mundurantz partiduekin batera Europar Udaberria hautagai-zerrenda aurkeztuko du. EQUO Eltziego, Lapuebla de Labarca eta Oioneko udalerrietatik ibiliko da.
Europan sortzen ari diren estremismoen aurka egiteko metodo bezala Equok uste du ezinbestekoa dela hurrengo maiatzeko hauteskundeetan parte hartze altu bat izatea. Europar Batasuna ezinbestekoa da gure gizartearen etorkizunean, orientazio politiko berri eta Europaren berrikuntza demokratikoan oinarritutako etorkizuna.
EQUO kide den Europako Alderdi Berdetik, eta bere talde parlamentaritik (Berdeak/ALE, laugarren indar politikoa Europako Parlamentuan) ekonomia bidezko eta berde baten alde, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren sustapenarengatik, nekazaritza jasangarri baten garapenaren alde, ekitate eta justizian oinarritutako giza eskubideen alde, gazteriaren ahalduntzearengatik eta Europaren demokratizazioaren alde borrokatzen dugu. Berdeok desberdintasuna nabarmentzen dugu.