EQUO Euskadik hurrengo Europako hauteskundeei buruzko informazio-kanpaina bat abian jarri du Europako Alderdi Berdearen baloreak eta hauteskunde hauetan parte hartzearen garrantzia adierazteko.
Europako berdeok Europa gure etxea eta gure etorkizuna dela uste dugu. Baina etorkizun hori arriskuan dago. Europar Batasunaren lorpenak babestu eta hobetu behar baditugu, orain da Europar Batasunaren joera politiko berri eta berriztapen demokratiko baten momentua. Europa sendotuz aldatu nahi dugu. Horregatik, elkartasun, jasangarritasun eta justizia gehiagoren alde agertzen gara.
Noiz: Igandea, apirilaren 6a
Non: General Loma Plaza, Gasteiz (Araba)
Ordua: 11:00 – 14:00