Larunbata honetan, martxoaren 29an, EQUO alderdi politiko ekologista Ezkerraldea eskualdeko bere taldea aurkeztuko du, honako lemarekin “Ezkerraldea berdetzeko proiektu partekatua”.
EQUO proiektu soziopolitikoa da, hiritarrek egina, modu irekian, gardentasunaz eta benetako parte-hartzeaz lan egiten duena, alderdi politiko tradizionalen eredua gainditzeko asmoz. Bere politikaren ikurrak dira ingurumen-sostengarritasuna, guztion demokrazia, giza-zuzentasuna eta giza-eskubideak.
Ildo horretan, eta tokiko mailan lan egiteko asmoz, EQUO Ezkerraldeak taldea aurkeztuko du, Ezkerralde justuagoa, zuzenagoa eta sostengarriagoa eraikitzeko asmoz. Horretarako gonbidapena luzatzen dio hiritartasunari hurbiltzeko Portugaletera, han EQUO Ezkerraldeko lan horizontala ezagutaraziko duelako, baita alderdi ekopolitikoaren lan-ildo nagusiak.
Aurkezpena Portugaleteko Pando Aisia Kiroldegian izango da 12,15etan. Horretan parte hartuko dute, beste batzuen artean, José Ramón Becerra, EQUO Euskadiko kobozeramalea, Aitor Urresti, azken hauteskundeetan lehendakari-hautagaia, eta Ángel Sierra, eskualdeko taldearen sustatzaileetako bat.