Portugaleteko bilketa-zerbitzu berriak, kalean bakarrik utzitako animaliak hiltzeko aukera edukiko du. Hori da Udaletxeak zabaldu duen baldintza-pleguaren neurrietako bat. Bertan ezarri dute identifikaziorik gabeko animalia baten zaintzapeko gutxieneko epea hogeita hamar egunekoa izango dela. Behin epe hori pasatuz gero, animalia adopzioan ez bazaio inori ematen, edo norbaitek ez badu hartzen, animalia hiltzeari ekiteko aukera badaukate.
EQUOk salatzen du baldintza-pleguaren puntu hori 6/1993 zkiko. Animalien Babes-Legearen kontrakoa dela. Legeak dio hartutako animalien ardura administrazio publikoei dagokiela. Administrazioek arduratu behar dira animaliez eta, behin 30 egun zaintzapean pasa eta gero, bere nagusiak ez badu eskatzen irteera eman beharko die animalia horiei. Alderdi berdeak gogorarazi nahi du inola ere ezin direla eman hirugarren empresa bati, eta askoz gutxiago sakrifikatzeko.
Alderdi ekologistaren ustez, gai honetan ere udal agintariek argi eta garbi erakutsi dute berriro animaliekiko duten mesprezua. EQUOk gogorazi nahi du 2012ko urtarrilean, udalbatzarrean eta udal-gobernuaren aldeko botoekin, Udalak berak bultzaturiko mozioa onartu zutela, Portugaleteko hiria “animalien lagun” bihurtzeko asmoz. Onartutako testuan animalien sufrimendua eragiten zuten jaialdirik edota ospakizunik ez egitera konprometitzen ziren arren, azkenik Udalak erabaki hori ezerezean gelditu da, PSE-EE alderdiko agintariek jarraitu dutelako diru publikoa bideratzen, herriko jaietan zezenketak egin daitezen.