Pobrezia energetikoa familiek faktura energetikoa ordaintzeko duten gaitasun eza da, bai elektrizitateari edo gasari dagokiona. Kalkulatu da familien %10a dagoela egoera horretan, baina eraginak gora egin du azken hilabeteetan, diru sarreren jaitsieragatik eta energiaren prezioen igoera bortitzagatik.
EQUO Euskadi-k uste du pobrezia energetikoa dela gizarteari kalte egiten dion arazo larrienetarikoa, eta agerian utzi ditu gizarteak aurre egin beharreko erronka nagusiak: krisialdi ekonomikoak eta berdintasun sozialaren galerak, familien gaitasun ekonomikoak murrizten dituztelarik; eta krisialdi energetikoak eta ingurumenekoak, energiaren prezioetan igoera handiak eragiten dituztenak.
EQUO Euskadi-k pobrezia energetikoak dakartzan arazoak ekiditeko neurriak hartu ditzatela eskatzen die erakundeei, eta aipamen berezia egiten du Eusko Jaurlaritzagatik, duela gutxi Eusko Legebiltzarrak eman zuen pobrezia energetikoari buruzko agintea onar dezan, non gai honekiko premiazko neurriak hartzea eskatzen zaiolarik. Urkullu Lehendakariak emandako erantzuna, esanez Oinarrizko Errentak energiaren gastuei erantzuna ematen die, guztiz eskasa da EQUOren ustez.
EQUO Euskadi-ren iritziz,pobrezia energetikoaren konponbidea laguntza sozialetatik haratago doa: sistema energetikoaren eraldaketa behar du, energia berriztagarrietan oinarrituz, aurrezte eta efizientzia energetikoa kontutan izanik, dependentzia energetikoa murriztuz, energiaren prezioa merketuz. EQUO Euskadik eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari eraikinen birgaipen energetikorako programa aurrera eraman dezala, etxebizitzen kontsumoa murrizten duena eta aldi berean krisiarengatik hain zigortua izan den eraikuntza sektorean milaka lanpostu sortuko zituena.
EQUO Euskadi-k deialdia luzatu nahi die herritarrei, asteazken honetarako, Eredu Energetiko Berri Batengatik Plataformak euskal hiriburuetan iragarri dituen kontzentrazioetan parte hartzeko, pobrezia energetikoaren aurka protestatzeko, gaitz honengatik kaltetuak izan diren familiei gertutasuna azaltzeko eta erakundeei arazo honekin amaitzeko aurrerapauso nabarmenak eman ditzaten.