EQUO Euskadik Kutxabank euskal banka publikora berbideratzea defenditzen du, eta Mario Fernández-en agerraldia eskatzen du eusko parlamentuaren aurrean.

Kutxabank-eko lehendakaria den Mario Fernandez-ek, erakunde honen akzioen %70a saldu behar dela adierazi du. Fernandez jauna-ren hitzen inguruan, EQUO Euskadi-k Euskadiko Legebiltzarrean azalpenak eman behar dituela uste du. Euskal finantza erakundearentzat dauden etorkizunerako planak  euskal gizartearen ordezkarien aurrean aurkeztu behar dira, euskal gizartea delako, azken finean, bere aurrezkien bidez erakundearen existentzia baieztatzen duena.

Era berean, EQUO Euskadi-k Euskadiren garapenarentzat erabakigarria den gai honi buruzko eztabaida publiko eta argi bat hasi dadila eskatzen du.

Lehendabizi, Mario Fernandez-ek, erakundearen talde-buruak, euskal kutxak Kutxabank-eko %30rekin geratuko diren helburuaren zergatia azaldu beharko zuen, zifra hau aukeratzera behartzen gaituen legerik ez dagoelako. Era berean, beste erakunde eta euskal entitate batzuri sarrera emateko planen bat diseinatuta dagoen ala ez azaldu beharko du, honela akzionisten gehiengoa Euskadin geratuz, Europear Komisioak inposatutako “Memorando de Entendimiento” delakoak exigitzen duen kontrol jaitsiera prozesuak dioen bezala.

Era honetan, bankua herriko aurrezkiak inguruko jarduera ekonomikoetara zuzentzeko tresna izango litzateke, beharrezko kontrolen bidez, entitatea ekonomia errealarekin zerikusirik ez duten edozein motatako operazio espekulatiboetan aritzea saiestuko litzateke.

EQUO Euskadik, banka publiko eta etikoaren defendatzaile, Kutxabank-en birmoldaketa aurrera eramateko ahalegin guztiak bete behar direlakoan dago. Era horretan Kutxabank banka publiko batean bihurtu behar da, non botere publikoen gehiengoko presentzia eta entitate sozial desberdinen dibertsitatea bermatzen den, bai zuzendaritzan bai kontrol organuetan. Aldi berean banka-eredu horretan kudeaketa zorrotza ezarri behar da, demokrazia, prudentzia, pluralitatea eta transparentzian oinarrituta, botere pribatuen  kontzentrazioa eta kuota partidistak saiestuz.