EQUO advierte del retroceso en los derechos de las mujeres y hace un llamamiento a la movilización

Martxoaren 8ko ospakizuna dela kausa, EQUOk eta EQUOko Emakumeen Sareak –pasa den otsailaren 9an osatuak- emakumeenganako biolentzia salatu eta gaitzestu nahi dute. Biolentzia hori gizarte gaitza da, eta horren ondorioz hamarna emakume hiltzen dituzte urtero, babes-neurri nahikoak izan gabe. Premiazkoa da, beraz, tresnak eta politikak martxan jartzea, gizarte konzienziatuagoa sortzeko eta biolentzia-mota hori erabat gaitzesteko.

Gainera hainbat eta adierazle kezkagarriagoak daude, adierazten genero-indarkeria gora doala bikote gazteen artean, edota aurrekontu publikoen murrizpenak babesik gabe uzten ari direla gero eta emakume gehiagori, hainbesteraino bertan behera uzten dutela indarkeria matxistagatik egindako salaketak.

Zentzu honetan EQUOk eta EQUOko Emakumeen Sareak berretsi nahi dute gizon eta emakumeen arteko berdintasunezko beste gizarte bat eraiki behar dela, justuagoa, libreagoa eta solidarioagoa. Apostua egin behar da heziketa publikoaren alde, diskriminazio sexistari aurre egiteko eta emakumeen hilketen aurka aritzeko modukoa.

Martxoaren 8a da ere aldarrikapen bereziak egiteko aproposa, emakumeen eskubideentzat atzerapen itzela datorrelako, indarrean dagoen Abortu-Legearen planteatu duten erreforma-egitasmoarekin. EQUOren ustez PP-ko Gobernuak proposatu dituen aldaketek abortua egiteko eskubidea desagertarazten dute izatez, libre abortatzeko epeak kentzen direlako eta “suposizio”-en eredura bueltatzen delako.

Beraz, EQUO Arabak bat egiten dute larunbat honetan Bilgune Feministak Gasteizen antolatu duen manifestapenekin, eta deitzen dute denok parte hartzera:

Ordua: 12:30

Tokia: San Anton Plazan