Euskal gizartea denbora luzea darama berri adoretsuen zain, Euskadin behar dugun bakea eta elkarbizitza eraikitzeko lagungarriak. Horien artean, eta guztien gainetik, ETA-ren baldintzarik gabeko desarmatze eta desagerpena.
Nazioarteko egiaztatzaileek gaur emandako informazioak aztertu ondoren, EQUO Euskadik uste du iragarritako desarmatze partziala aurrerapausu baiezkoa dela, baina aldi berean nahiko eskas, zigilatutako armamendu urria ikusiz gero, eta Nazioarteko Batzordeak ez duelako esan noiz arte luzatuko den desarmatze-epe osoa.
Dena den, EQUO Euskadik berretsi nahi du bere konpromezu proaktiboa bake-prozesuarekin. Horrexegatik desarmatze horren alde positiboak hartu nahi ditu txarrak baino, eta espero du ETAk ekintza armatuaren bukaera bete izango duela, ahalik eta epe laburrean.