EQUO Euskadik salatzen du PPren “mozal-legea” kaleko protestekin amaitzeko lege bat dela

EQUOk, Euskal Herriko eragile sozial eta politiko desberdinekin batera, mobilizazio bat iragarri du PPk egin nahi duen lege-aldaketa salatzeko. Lege-aldaketa honek herritarren eskubideak gutxitu eta aldi berean kaleko protestak kriminalizatu nahi ditu.

Españako Gobernuak “Herritarren Segurtasun-Legea” bezala aurkeztu duen legeak, 600.000€-ko zigorrak ezarri nahi ditu legezkoa ez den edozein manifestaldiak zigortzeko. Kongresuaren aurrean egindako protestak, escracheak edo PAH-ren (2013ko Hiritar Saria) bezalako mobilizazioetan parte hartzeak jasoko duen isuna ordaindu ahal izatea oso pertsona gutxiren eskuetan egongo da.

Instituzioen aurkako desobedientze-aktu baketsuak zigortuak izango dira, Monarkiaren aurka protestatzea edo eraikin publikoetan kartelak itsastea, esaterako. Rosa Parks edo Nelson Mandela bezalako pertsonek erabili dituzten metodoak, hemendik aurrera delitu ekintza bezala kalifikatuak izango dira.

Erregimen aldaketa baten aurrean gaude. Hobeto esanda, neofrankismoaren estatu golpe baten aurrean. Horregatik, EQUOk, otsailaren 23an, eguerdiko 12:00tan, Bilboko Moyua plazan mobilizatzeko gonbitea luzatu nahi du.

EZ ZAITEZ IXILIK GERATU, KALERA IRTEN. Antolatzaile taldeak: Aralar, Berri Otxoak, Amnistía Internacional, Antikapitalistak, Asamblea Antifaxista Basauri, Bilgune Feminista, CGT-LKN Bizkaia, Desazkundea, Economistas sin fronteras, Ecuador Etxea, Ezker Anitza – IU, Ekologistak Martxan, EQUO, ESK, Ezker Batua-Berdeak, Kakitzat, Gazte Komunistak, Greenpeace, Hika Ateneo, Ikasle Ekintza, M15M Bizkaia, Mbolo Moy Doole (Nosomosdelito), PCE-EPK, P.A.H. Kaleratzerik Ez, Republicanos, Sagarrak Ekologista Taldea, SORTU, SOS Racismo Bizkaia.