Pobrezia Energetikoa salatzeko deialdiak

Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformak kontzentrazioak deitzen ditu asteazken honetarako, Otsailak 19, Pobrezia Energetikoa eta honen ondorioak salatzeko.

Pobrezia Energetikoa, une honetan familien %10a baino gehiagok jasatzen ari duteneko egoera latza da, beraien faktura energetikoak ordaindu ezinean daudenak. Hiru faktore dira nagusi egoera honetan: soldata baxuak, energiaren prezioen gorakada, eta kalitate baxuko etxebizitzen gehiegizko kontsumo energetikoa.

Guzti honengatik, Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformak herritargoa deitu nahi du asteazken honetan kalera ateratzera, deitutako elkarataratzeetan parte hartzeko, mantak eta kandelak ekarriz, elektrizitatea eta beroketa ezak sortzen duten egoera larri hau salatzeko, erakundeek aurrerapausoak har ditzaten.

Deitutako kontzentrazioak hauek dira:

Bilbao: 19:00etan Arriaga Plazan

Donostia: 19:30tan Boulevard-en

Gasteiz: 19:30tan Correos Plazan