EQUO Euskadik abortu-legearen aurreproiektuari uko egiten dio, eta emakumeak bultzatzen ditu antolatzera eta borrokatzera bere oinarrizko eskubideen alde.

EQUO Euskadik Alderdi Popolarrak onartu nahi duen abortu-legearen aurrproiektuari uko egiten dio erabat, hogeita hamar urte atzerago eramaten gaituelako, bai emakumeen eskubideetan, bai bere autonomian eta erabakitzeko eskubidean, eta horiek gizarte demokratikoaren funtsezko oinarriak dira. Horretaz gain EQUO Euskadik defendatzen du sexu-osasuna eta ugaltze-osasunari buruzko politikak, hezkuntzan eta osasunean oinarrituta, direla abortua prebenitzeko modu eraginkorrena.

Zentzu horretan EQUO Euskaditik babesa ematen diegu Lege honen aurka antolatu diren ekintza guztiei, egiaztatzeko herri honetan gehienok benetako gizarte demokratikoa eraiki nahi dugula, emakumeon eskubideak defendatzen den gizartea.

Azkenik EQUO Euskadik iragarri nahi du asteburu honetan (otsailaren 8 eta 9) Madrilgo Alcorcón-en osatuko dela EQUO-ko Emakumeen Sarea (RQM). Gertaera hori aurrerapausu garrantzitsua da beste eredu baten bila, non ekofeminismoak izango du leku zentrala, berdintasunezko beste gizarte bat eta politika egiteko beste modu bat eraikitzeko bidean.