EQUO advierte que reabrir ahora Garoña sería ilegal

Rueda de prensa EQUO

Garoñako zentral nuklearra zabaltzeko Gobernuak proposaturiko Lege Dekretuaren lanketa egitearekin loturik, EQUOk ohartarazten du, indarrean dagoen legediak ez duela baimentzen hiru urte baino lehenago zentrala zabaltzea.

EQUOren ustetan, Alberto Nadal, Estatuko Energia idazkariren deklarazioek, Gobernuak Garoñako zentral nuklearraren zabaltzea errazteko duen interesa erakusten dute, Segurtasun Nuklearraren kontseilu gorena eta Nuclenor, zentrala kudeatzen duen enpresaren artean negoziaketak egon daitezkeela pentsa araziz.

EQUO alderdiak ez du onartzen Garoñaren birzabaltzea. Honela bada, EQUOk epe luzera zentralen zahartze prozesuaren kudeaketarako dagoen Segurtasun Nuklearreko kontseiluaren IS-22 instrukzioa gogora arazi nahi du, honek, ustiapen baimena berristeko, hiru urte aurretik zahartze prozesuaren ebaluazio eta kudeaketaren plan integralak aurkeztu behar direla dio.

Honegatik, EQUOko bozeramailea den Juan López De Uraldek, goizean prentsaurrekoan adierazi duen bezala, “Ez ditugu onartuko, pertsonak arriskuan jarri ditzaketen kudeaketa azkarrak, Garoñak indarrean dagoen legedia bete beharko du zentrala berriro martxan jarri ahal izateko. Ezin da onartu enpresa baten irabaziak hiritarren ongizatearen gainetik jartzea. Beste hiru urtetan itxita edukitzeak bere bideragarritasuna hausten badu, ordua da desegin beharra dagoela onartzeko”.