EQUO Euskadi alderdi politikoaren ordezkariek Fernando Buesa Fundazioarekin bildu dira, bakea eta elkarbizitzari buruzko bere ekimenak aurkezteko

EQUO Euskadi - Fundación Fernando Buesa

Urtarrilaren 17an EQUO Euskadiko Koordinazio Mahaiaren eta Bakea-Elkarbizitzaren Lan-Taldearen hainbat kide Fernando Buesa Fundazioaren arduradunekin bildu ziren, bakea eta elkarbizitzari buruzko bere proposamenak helarazteko, horien artean Iruñako Manifestua, ezker alternatiboaren eta ekologia politikoaren beste lau alderdi politikoekin sinatutako akordioa.

Bilera zintzotasunez gertatu zen. EQUO Euskadiko ordezkarien ustez, “emankorra” eta “aberasgarria” izan zen. Bestalde azpimarratu zuten EQUO Euskadirentzat aukera zuzena izan dela ezagutzeko biktimen iritzia hainbat gaiei buruz, esaterako memoriaren eratzea, biktimen eskubideak edota presoen birgizarteratzea.