Jakinarazpen bateratua urtarrilaren 11ko presoen aldeko mobilizazioaren aurrean

Comunicado conjunto

IUN-NEB-k, Batzarrek, EQUO Euskadik, EQUO Nafarroak, Ezker Anitza-IU-k eta Iratzarri-EKI-k, kartzelan dauden pertsonen eskubide guztiei errespetua exijitzen diote PP-ren gobernuari, eta ETA-ri loturiko presoen kolektiboari dei egiten diote sortutako minaren bidegabekeria eta antzutasuna aitor dezan.

Espetxe politikaren inguruan: Giza Eskubideak eta printzipio humanitarioak

Ohar hau izenpetzen dugun erakundeek urteetan zehar arbuiatu dugu ETA-ren kide izateagatik zigortutako presoen aldentze politika, ondorengo arrazoiengatik: a) zigor gehigarria delako presoentzat, euren familientzat eta lagunentzat; b) espetxe zuzenbidearen legezkotasuna gidatzen duen printzipioetako bat urratzen duelako, zigorren betearazpenari dagokiona; c) gainera, edozein espetxe-sistema demokratikoren helburu zentrala izan beharko lukeen bergizarteratzea errazteko kaltegarria delako.

Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituztenen kaleratzeari dagokionez, pertsona orok duen duintasunari zor zaion errespetutik ondorioztatzen da neurri hau hartzeko beharra.

Horregatik, PP-ren Gobernuari exijitzen diogu indarrean dagoen espetxe-araudia bete dezala, salbuespen neurriekin bukatuz. Salbuespen neurri hauek, legezkotasuna okertzen dutenak kondenari zigor gehigarria ezarriz, irabazi politikoak lortzeko tresna gisa erabili dira. Kezka berezia sortzen digute “ETA-ren ingurua” doktrinatik eratorritako espetxeratzeek, askatasun politiko funtsezkoen mugatzea suposatzen dutenak, eta ondorioz exijitzen dugu ezker abertzale tradizionalaren inguruen aurkako epaiketen berrikuspena; delituzko froga sendo, objektibo eta indibidualizaturik gabeko txosten polizialetan oinarritutako epaiak deuseztatzeko helburuarekin.

Presoen beraien erantzukizuna: birgizarteratzea eta “egindako kaltea alferra eta ez-zuzena” onartzea

Espetxe kontuetan, gogorarazi behar dugu zigorraren 3/4a bete duten pertsonen baldintzapeko askatasunak eskatzen du lehenik eta behin hirugarren gradua lortzea. Horrek esan nahi du birgizarteratzeko nahia adierazi behar duela presoak, eta berekin dakar ikuspegia eta baldintza desberdinak nebarmen, ETA-kide presoek eta ohiko ezker abertzaleak orain arte planteatu dituztenekin.

Espetxe-graduan aurrera joateak, kaleratzeko baimenak lortzeak eta birgizarteratze-prozesua betetzeak deitzen dute, aldez aurretik, presoen euren erantzukizunara. Horrela erakutsi dute “Nanclares bideko” presoek: haiek, autokritika eginez, elkarbizitza osatzera lagundu dute, justizia leheneratzailearen bitartez. Horrexegatik ulergaitza eta onartezina da ikustea Barne Ministerioak bide honi jarri dizkion oztopoak, eta egiaztatzea epaimahaien lanari esker soilik, errekurtsoen bidez, preso-talde horren eskubideak babesten direla.

Gainontzeko presoen egoerari buruz, gehienak EPPK-ren barruan –ohiko ezker abertzalearen babesa jasotzen dutenak- euren jarrera zeharo desberdina izan da orain arte, ezetz esan dizkiotelako pausuak emateari, zigorrak arintzeko eta espetxe-eskubideak lortzeko. Ildo horretan iritzi onez hartu dugu EPPK kolektiboak arestian emandako aurrerapausua, baina uste dugu kolektibo horrek onartu behar duela biktimei egindako kaltea ez-zuzena, justifikaziorik gabekoa eta alferra izan dela, etorkizunean prozesua errepika ez dezan.

Eskubide guztiak pertsona guztientzat: koherentziaren erronka

Mobilizaziorako deialdira egin dutenek giza eskubide guztien defentsa aipatzen dute, eta defentsa honetan koherentziaren garrantiza nabarmentzea egokia iruditzen zaigu. Jakinarazpen hau sinatzen dugun erekaundeek uste dugu printzipio horiek urratzen duen espetxe-politikari interpelatzen diotela, bai, baina bidegabeko mina eragin edota bide antidemokratiko hori sustatu zutenen autokritikari eta erreparazio eginbeharrari ere bai. “Giza eskubide guztiak pertsona guztientzat” leloaren defentsa koherentea planteamendu integrala eskatzen du: presoen eskubideen erabateko defentsa, eta pairatu dugun biolentziaren deslegitimazioa, bakarrik bidegabeko sufrimendua ekarri duela biktimientzat eta euskal gizarte osorako aitortuz.

Azkenik gogoarazi nahi dugu pasadan urtean ez zirela onartu gutako batzuk egindako ekarpenak, eta aurten espetxe-politikan aldaketak exijitzen ditugun indar politiko eta sozialentzat garrantzizkoak diren idei batzuk gehitzeko ez da ezta aukerarik egon.

Azaldutako aurreko arrazoiengatik, gure ustez erabakigarriak direnak, eta nahiz eta aldarrikapenen zati batekin bat egiten dugun, datorren urtarrilaren 11ko mobilizazioan ez partehartzea erabaki dugu.