Haurreko urteko urrian eginiko Biltzar Nagusiaren ostean eta jarraitzaile eta bazkideendako zabaliko primarioen prozesua aurrera eramanda gero talde ekologistak Koordinazio Mahai berria estreinatzen du hurrengo bi urteei begira.
Mahai berria parietatean eta hiru lurralde historikotako partaideekin (barne erregelamenduak adierazten duen bezala) honela dago osatua: Monika Monteagudo eta Jose Ramon Becerra bozeramaileak, Jon Ruiz De Infante (idazkaria), Maite Iglesias (finantzak), Tamara Pinto eta Xabier Iglesias (komunikazioa).
Monika Monteagudoren hitzetan: Bi urte oso biziak izan dira, orain arte gauza handiak lortu direlarik, adibidez 2012ko hauteskunde orokorretan 250000 boto lortzea edo hauteskunde autonomikoetan Euskal Parlamentuan sartzetik bakarrik 700 bototara gelditzea, 2014a berriz usta oneko urtea izatea espero dugu hauteskunde europarrekin.
Jose Ramon Becerrak berriz zera dio: Zuzena eta Benetakoa den demokrazia baten aldeko apustua egiten dugu eta horren adierazle dira gure ADN politikoan daramatzagun primariotako prozesuak. EQUOkoekin parez pare Europako Alderdi berdearekin lehen primarioak ari gara aurrera eramaten aurtengo hauteskunde europarretarako, Europar Parlamentuan ordezkaritza lortzeko asmoarekin. 2014a Ekologia Politikoaren urtea izango da Europar Parlamentuan.