EQUO alderdi politikoak ez ditu Euskadiko Aurrekontu Orokorrak onartzen, batetik ez dutelako familien ekonomia hobetzen eta bestetik krisi ekonomiko, sozial eta ekologikoaren erruduna den modelo produktiboa aldatzen ez dutelako.
EQUO Euskadi-k egun indarrean dagoen sistema ekonomikoaren eraldaketa eskatzen du, modelo demokratiko, berdintsu, solidario eta ekologiko batera bideratua.
EQUO Euskadi-k gaur Euskal Parlamentuan onarturiko aurrekontuak gure herriarekiko ikuspegi sinplista batean oinarrituak daudela uste du. Eusko Jaurlaritzak Barne Produktu Gordina (%0,9) ekonomiaren hobetzearekin lotzeko joera du, baina enpresen emaitzek eta zifra makroekonomikoek ez dute enplegua jaitsiaraziko (% 0,5a egingo du behera), familien finantza-egoera ez dute lasaituko (15 etxegabetu egunean 2013an) eta ez daudelako pobrezia eta bazterketa sozialera bideratuak (157.000 pertsona pobrezia arriskuan, horietatik 33.000 haur baino gehiago).
Gainera, aurrekontutan indar handiz gorantz egiten duten diru partida bakarrak zor publikoa amortizatzera bideratuak daudenak dira (% 6,2a), bilketa fiskalaren igoeratik 2 puntu gorago (% 4,2). Honek esan nahi du Gobernuak gastu sozialaren kontura diru gehiago emango diela finantziar mailegugileei. Hau gutxi bazen, inbertsio publikoaren gehiengoa AHT bezalako beharrezkoak ez diren azpiegituretara bideratuko da (350 MM €), egundoko potentziala daukaten sektoreak kaltetuz, enplegu berdea sortzen dutenek, energia berriztagarriak, garraio publiko iraunkorra, etxebizitzen berrizketa, arrantza iraunkorra edota nekazaritza ekologikoa, adibidez.
Azkenik EQUO Euskadik gogorarazi nahi du krisia ez dela bakarrik finantzaria, baita ekologikoa, politikoa eta soziala. Beraz, ez dago irtenbiderik krisialdi hori sortu duen sistema sozioekonomikoari aldaketa integrala ez bazaio ematen. Zentzu honetan ezinbestekoa da demokrazia parte-hartzailean, solidaritate soziala eta ekonomia ekologikoan oinarrituriko sistema eraikitzea, kapitalaren eta merkatuen eskaeren gainetik gizartearen oinarrizko beharrak asetzea posible egiten dituena.