EQUO Arabak, ahal duzun neurrian, zure Gabonetako erosketak egiteko unean hurrengo aholkuak kontutan izan ditzazun proposatzen dizu:
- Saia zaitez, gutxiago kontsumitzen oinarrizko ideia bezala, ahalegindu zaitez beharrez liberatzen: GUTXIAGO KONTSUMITZEA HOBETO BIZITZEA DA.
- Ahalegindu zaitez zure inguruan ekoiztutako produktuak erosten.
- Saltoki txikiak eta auzoko dendak bultzatu: bertako ekonomia eta aberastasun partekatua sustatzen dute eta giza erlazioak eragiten dituzte.
- Balore positiboak sustatzen dituzten produktuak aukera itzazu eta saihestu itzazu sexismoa edo indarkeria bezalako baloreak bultzatzen dituzten haiek.
- Saihestu itzazu multinazionalak, kate handiak, azalera handiko guneak,… boterea eta aberastasuna pilatzen dute eta neurriz gaineko kontsumoa eragiten dute.
- Galdetu zaitez ea beharrezkoa den iragarkietan agertzen diren produktuak erostea: pentsatu publizitate kanpaina handiek sortzen duten diru-xahuketan eta produktuen bukaerako salneurrian eragiten duten gainkostuan.
- Pentsatu ezazu produktuaren ekoizpen-prozesuan (fabrikatzailea, ekoizpen-lekua, lan-eskubideak, lehengaiak, garraioa, hondakinak,…) eta proposa itzazu zure buruari aukera jasangarriagoak ekonomikoki, sozialki eta ingurumenarekiko.
- Ordaindu ezazu eskudirutan, komisioak ekidinez eta merkataria lagunduz. (Txartelarekin egindako erosketaren %2a bankura doa komisio kontzeptuan).
- Izan zaitez jasangarria: oparitako papera berrerabili edo bildu itzazu zure opariak aldizkari edo egunkariekin. Eraman ezazu zure oihalezko poltsa erosketetan zoazenean.
- Jostailuak edo arropa eman edo birzikla itzazu, denbora pixkat eskaini iezaiozu data hauetako kanpainaren batean solidarioki parte hartzeari.
- Ondo dago Gabonetan solidarioa izatea, baina momentu egokia izan daiteke GKE edo irabazi-asmorik gabeko erakunde baten bazkide edo partaide egiteko eta mundua aldatu nahi duten proiektuetan parte hartzeko.
BESTE GABON BATZUETAN PENTSA EZAZU
BESTE ERA BATEAN KONTSUMITZEA POSIBLE DA ETA BEHARREZKOA DA BESTE GIZARTE EREDU BAT ERAIKITZEKO.
Foto: Mulberry24. Flickr.