Joan den abenduaren 10ean Euskal Parlamentuak legezkoa ez den balantze garbiarekiko energia elektrikoko autokontsumoarekiko aldaketarako proposamena onartu zuen, bertan Eusko Jaurlaritzari banaturiko energia berriztagarrien sorkuntzari bultzada ematea eskatzen zaio, eta Gobernu zentralari gaur egungo autokontsumoaren erregulaziorako proposamena atzera bota dezala eska diezaiola ere eskatzen da, benetan sustatzen duen batengatik, balantze garbidun autokontsumoan oinarritua. Gobernu zentralak dekretu hau atzera bota ezkero, Eusko Jaularitzari energia elektrikoko autokontsumoari laguntzen dion proposamen zehatzak azter ditzala eskatzen zaio.
EQUO Euskadi oso pozik azaltzen da Euskal Parlamentuak harturiko erabakiarengatik, honek energia berriztagarrien sustapenerako eta balantze garbidun autokontsumoarentzat laguntza sendoa suposatzen du. Sorturiko energia elektrikoa toki berean kontsumitzen denean autokontsumoa dela esaten da, normalean energia berriztagarrien bitartez. Sorturiko energia gehiegizkoa denean, hau sare elektrikora izurtzeko ahalmena da balantze garbia, ondoren saretik energia kopuru berdina hartu ahal izateko. Autokontsumoak edo ta balantze garbiak Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan garapen handia daukate, baita munduko hainbat tokitan ere.
EQUO Euskadik era positiboan balioesten du Eusko Parlamentuaren akordioa, energia berriztagarrien sektorerako laguntza garrantzitsua suposatzen duena, Gobernu Zentralean onartzen ari diren lege berriengandik gogorki kolpatua izaten ari den sektorea. Aldi berean, EQUO Euskadik Eusko Jaularitza autokontsumoari eta erreforma elektrikoari dagokionean jarrera adoretsua hartzera animatu nahi du, bere ahalmen legegile eta fiskal guztia benetan aktibatuz proposatzen ari den erreforma mingarriari aurre egiteko. Berriztagarrien sektorea berrikuntza eta enplegua sortzeko polo garrantzitsua izan da azken urteetan Euskadin, eta irabazi sozial eta ingurumeneko garrantzitsuak ematen ditu, EQUO alderdi ekologistak tinkoki babestuak izan behar direla uste duelarik.
Azkenik EQUO Euskadik energiari dagokionean EAJk duen koherentzia falta azpimarratu nahi du, batetik proposamen hau bultzaturik autokontsumoa babesten duelako Euskadin, eta aldi berean energia berriztagarriendako oso kaltegarria den sektore elektrikoko erreforma kongresuan sostengatuz.