EQUO Euskadik Haur Etxeen ixtearen erabakia eta 0-3 arteko zaintza eredua salatzen du

EQUO Euskadik uste du Eusko Jaurlaritzaren eskutik Haur Etxeak ixtearen erabakia penagarria dela. Haur Etxeen helburu nagusiak familia eta lanaren arteko harremana hobetzea da eta baita ere haurrak arreta pertsonalizatuagoa izatea.

 

EQUO Euskadik gogorarazi nahi du zerbitzu honek oso harrera ona izan duela, aukera ezberdina eta erlazioak indartzen dituen aukera delako. Orain arte dagoen beste aukerarekin, hau da, haur eskolekin parekatuz, hauek izaera asistentziala dute, Haur Etxeek, hezkuntz-izaera dutelarik.”

EQUO Euskadin adin hauetan Haurreskolen izugarrizko zabalpena ez ematearen alde daude, eta gaur egun jasaten dugun kontsiliazio ezintasuna beste neurri motekin konpontzen sailatu. Adibidez, amatasun baimena 6 hilabetetara luzatuz, lanera gradualki bueltatzeko posibilitatea 7 eta 24. hilabete artean, edo jornada murriztua edo kontratu partziala edukitzeko posibilitatea. Baita ere 7. eta 36. hilabete artean, %50 ordaindutako baimena aita edo amarentzat, %75ra iristen pertsona bateko familia izanez gero. Beste posibilitate bat da kasu konkretu hauentzako kontratuak garatzea edo aktibitate eta familia ordutegiak egokitzen duen Denbora Lege bat garatzea.

 

Haur Etxeek alternatiba desberdin bat eskaintzen zuten. Hezkuntza aldetik baino asistentzi aldetik begiratuta sorturiko aukera ziren, eta esparru publikotik eman beharko litzaioke laguntza erlazio mota honi haurtzaroan, gure seme alaben beste zaintza egitura bat bezala, beti ere familia horien beharrei erantzute aldera. Gertutasuna, ratio txikiak, amankomunak duen garrantzia balore moduak, umeen banakotasunerako adaptazioa, aita-amen erlazioa zaintzaileekin, edo kalitatezko lotura afektiboak bezalako onurak ditu.

EQUO Euskadik aukera hau Europan zabalduta dagoela egiaztatzen du eta beharrezkoa ikusten du gaur egungo gizartean biharko egunean belaunaldi osasuntsuago batzuk edukitzeko. Eusko Jaurlaritzaren auduragabekeri honek haurtzaroarekin konpromiso falta erakusten du, aita-amekin eta gizartearekin, eta gogorarazi behar da Haue Etxetan lan egiten zuten profesionalak iniziatiba hartzera behartu dituela gizarteari zerbitzu hau eskaintze aldera kooperatiba bat sortuz, eta alderdi ekologistak dudarik gabe txalotu egingo du iniziatiba hau.