EQUO Euskadi-k Ertzaintzaren barnean ingurumenaren babesera finkaturik dagoen gorputz bat sortzea eskatzen du

Eusko Jaurlaritzako Barne Kontseilaritzak proposaturiko Ertzaintzaren birrantolaketaren inguruan, EQUO Euskadi-k Ingurumenaren defentsan finkaturiko Gorputz baten apustua egiten du. Ingurumenaren aurkako infrakzio eta delituak modu zehatz eta sendo batean jarraituko duena eta Euskal Erkidegoko eremuaren ikuskaritza bermatuko duena.

Eragile pribatua eta baita publikoen eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoan zehar ematen den ingurumen legediaren zapalketa azpimarratu du EQUO Euskadik.  Kasu askotan delituaren esparruan amiltzen den Legedi honen zapalketa zaintze, jarraitze eta salatzearen ardura, sensibilizatuak dauden norbanakoen eta naturaren defentsan aritzen diren elkarteen eskuetan gelditzen da gaur egun. Borondatea eta uste sendo batekin soilik kontatzen dutenak. Ondare Publiko baten defentsan aritzen den gure gizartearen atal honek laguntza eta holkularitza behar du, honela, ingurumenaren aurkako ematen diren zigorgabeko erasoak sahiesteko.  Beti ere salaketa edota infrakzio bat aurrera eramateko behar den tramitazioaren zailtasunean babesten diren erasoak. Esparru honetan sar daiteke  lege aldetiko eskumenak eta   giza eta baliabide teknikoak dituen gorputz bat ingurumenari modu zehatz batean dedikatuko balitz. Gaur egun babesgabe aurkitzen dugun ingurumena

Arrazoi honegatik Ertzaitzaren barnean Ingurumenaren defentsan arituko litzatekeen gorputz baten sorrera eskatzen du EQUO Euskadik. SEPRONA bezalako gorputzek beste erkidegoetan duten gaitasunak berdindu edota hobetu zezakeenak.