Herrira-ko arduranuden atxiloketen aurrean, eta bakea funtsean giza eskubideen errespetu erradikalean datzala konbentzimenduarekin, Euskadi eta Nafarroako ezker alternatiboan eta ekologia politikoan kokatutako erakunde polítiko ezberdinek, (Batzarre, IUN-NEB, EQUO Nafarroa, Ezker Anitza-IU eta EQUO Euskadi) hiritarrei honako bi mezu luzatu nahi dizkiete:
Herrira-ko kideen atxiloketen kontra
Zuzenbide Estatu baten kalitate demokratikoa oinarrizko giza eskubideen errespetu bermatzailean ere isladatu egin behar da. Herrira-ko 18 arduradunen atxiloketarako, erakunde terroristan partehartzea inputatzen zaie, pisuzko frogarik gabe, eta modu kolektiboa eta orokorrean planteatua.
Horretaz gain zehaztugabeko terrorismoaren goraipamena leporatzen zaie, ETA-ko presoei ongietorriak antolatzeagatik, Herrira-k bultzatzen dituen ekimen ezberdinak bereiztu gabe. Non guztiz zilegiak diren aktibitateak dauden, esaterako, espetxe politikan aldaketak aldarrikatzerakoan, edota presoek dituzten eskubideak errespetatzeko aldekoak. Hoietatik batzukin bat egiten dugu.
Gainera Herrira-ren jardueren kontra bi urteko suspentzioa ezarri egin da. Bermeekin hartutako ebazpen judiziala irmoari itxoin gabeko erabakia bidegabekeri bat dela uste dugu. Politikoki antolatzeko eskudibearen kontrakoa.
Ondorioz, elkarbizitza baketsurako, salbuespenik gabe, giza eskubideen errespetua beharrezkoa delako, Herrira-ren kontrako operazio poliziala salatzen dugu. Hain zuzen ere eta Barne Ministroak aitortu duen bezala, bultzada politikoa euki duen operazioa.
Biktimen familiengatiko errespetuaren alde
Ez da zentzuzkoa, ogibidea dela eta edota pentsamolde ezberdina defendatzeagatik beste herritar batzuen giza eskubideak urratu dituzten hiltzaileak, gure herriko plazetan omenduak izatea. Etika kontua da horrenbeste biktima bidegaberen familiak errespetatzea, samin eta irain gehiagotara jasarri gabe. Kontziente gara oso zaila dela marra gorria finkatzea gai honetan, ala ta ere, azkeneko Xabier Lopez Peña ¨Thierry¨ren omenaldiko ¨gora ETA¨k ezin dira onartu askatasunez egindako espresio normalak bezala. Faxismoaren apologiaren aurrean horrela defendatu dugu, eta horrela defendatzen dugu terrorismoaren apologiaren aurrean ere. Etorkizunean, Ezker Abertzaleak hau garbi edukitzea ezinbestekoa izango da zauriak arindu eta elkarbizitza sozial hobeago baterantz egiteko.
Guzti honengatik, ganorazko frogetan oinarritutako bakarkako salaketen formulazioa faltan, publikoki salatzen dugu Herrira-ko 18 kideen atxiloketa. Ala ta ere ez gara hurrengo larunbateko Bilbon egin behar den manifestaldira gehituko, aurretik aipatu dugun bezala ikuspuntua partzial eta alderdikoitzat jotzeaz gain, pertsona guztien giza eskubideen defentsan kontraesan handiak topatzen ditugulako.
Batzarre
EQUO Euskadi
Ezker Anitza-IU
EQUO Navarra-Nafarroa
IUN-NEB