EQUO Euskadi-k, euskal gizarteak dituen benetazko erronken arabera, PNV eta PSE-ren artean sinatutako itunaren baliogarritasuna zalantzan jartzen du

EQUO Euskadik EAJ eta PSE-k “Euskadi modernoago, elkartasunago, jasangarriago eta lehiakorrago bat lortzeko ituna”-ren inguruan zalantzan jartzen du akordio honen balioa euskal gizarteak momentu honetan dituen erronkei aurrre egiteko. Alderdi ekologistaren ustez, Euskadin eman daitezken gobernu akordio guztiak bi ezinbesteko premisa bete behar dituztela: alde batetik, momentu honetan daukagun krisialdi ekologiko, ekonomiko eta sozialatik ateratzeko bideratuta egotea eta, bestetik, ahalik eta elkartasun politiko eta sozial gehien edukitzea.

EQUO Euskadi-k EAJ-k gutxiengoan gobernatzeko dituen arazoaz jabetzen da eta PSE-k legebiltzarran lehenengo indarra izatetik hirugarrena izatera pasa zenetik daukan nabarmenkeria beharra ere, eta PSOE-k, azkenaldi honetako hauteskunde inkesten arabera aurrikusten zaien porrota dela eta, edozein lurralde edo arlotan protagonismoa edukitzeko nahia ikusten du. Horregatik, EQUO Euskadi-ren ustez, akordio hau alderdikoia da eta ez euskal gizarteen arazoak gainditzeko intentzioarekin sinatuta. Alderdi interes hauen arabera, sinatutako paktua eduki konkretu barik eta orokortasun handiz beterik dagoelako, euskal gizartearentzat adarra jotze bat besterik ez dela uste du EQUO Euskadi-k. Gizarteak langabezia gutxitzera eta pobreziaren zabaltzearen kontra dihoazten politika ausarta eta zehatzak behar ditu.

Behin aurkeztutako akordioa aztertuta, EQUO Euskadi-k beraientzat parekatuta joatea derrigorrezkoa den bi kontzeptu agertzen direla ondo ikusten du, jasangarritasuna eta enplegua, alegia. Hala ere, alderdiaren ustez, akordio honen bidez sustatu nahi den garapen eredua, betikoa dela, EQUO Euskadi-ren iritziz bide kaskarrena, epe luzerako ondorio latzenak ekarriko dizkiguna, ondorengo belaunaldientzako herentziarik txarrena utziko diona.

Alderdi ekologistak gogorarazi nahi du Enplegu berdeak, ekonomia sektore jasangarriak sustatuz sortutakoak, egokiak diren politikaz lagundurik, gutxienez 45.000 lanpostu sortzeko gai dela: 15.000 etxebizitzen birgaikuntzan, 13.800 ondasun naturalen kudeaketan (nekazaritza ekologikoa, abeltzaintza produkzioaren relokalizazioan, baso-kudeaketa jasangarrian, arrantza jasangarrian,…), 11.000 energia jasangarrian, 2.700 ingurugiro kudeaketan (ur-horniketaren berriztatzean, hondakin-uraren arazketan, ur-garraio sareen berriztatzean, hondakinen bilketa selektiboan, ekodiseinuan,…) eta 2.500 higikortasun jasangarrian.

Jasangarritasunari dagokionez, EQUO Euskadi-k bi alderdiei kontzeptu hori ez kutsatzea exijitzen die. Aspertuta daude betiko produkzio-eredu ez jasangarria bultzatzen duten ahoan kontzeptu hau entzuteaz. Ez da zuzena jasangarritasunaz hitzegitea, azpiegitura erraldoiak edo eredu energetiko ez-jasangarriak sustatzen diren bitartean, apostu hauek ingurugiroarengan larriak eta atzeraezinak direlako. Honen inguruan adibide gisa, AHT, Pasaiako kanpokaldeko portua, Mutrikuko dikea eta kirol-portua eta Fracking teknika ditugu. Gure inguruko lurraldeak: Kantabria, Nafarroa, Errioxa eta Burgos-eko pila bat herri Fracking-ez aske izendatu diren bitartean, Euskadin oraindik ez da pauso hau eman nahi. Frackin-aren aurka Bilduk hala nola Fracking-aren aurkako Plataformak egindako eskakizunak, EQUO Euskadi-k hauen alde agertzen delarik, behin eta berriz atzera bota dituzte legebiltzarreko bestelako alderdiek, PNV eta PSE-k bultzaturik. Gure aranak ezin dituzte tunel edota errepide gehiago jasan. Gas-prospekzioak oraindik gutxiago. Paisaia eta giroa berreskuratzeko plan bat behar dugu, bestela, miragarriak ziren euskal aranak bakarrik postaletan ikusi ahal izago ditugu.

Elkartasunari dagokionez, EQUO Euskadi-n oso kontzeptu hau zertan datzan ondo dakite eta gizartearen beharren eta lehentasunen arabera gobernatzea suposatzen du, akordioa sinatu duten bi alderdiek gobernatzeko aukera izan dutenean bide honetan ezintasunez ibili direlarik. Benetazko elkartasuna aberastasunaren eta lanaren banaketari lehentasuna ematea esan nahi du, eta nola ez, gizarte politikak (enpleguarenak, ingurugirokoak, etxebizitzanak, heziketanak, …) beste motatako politiken aurretik egotea.